1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 3an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluko g) idatz-zatiak dioenez, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia osatuko dute, besteak beste, toki entitateen bi ordezkarik, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposaturik.
Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.
Bestalde, aipatu foru legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Alfonso Mateo Miranda jauna izendatu zuten toki entitateen ordezkarietako bat izan zedin, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposaturik.
2012ko irailaren 24an Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Hezkuntza Departamentuari jakinarazi zion haren Batzorde Betearazleak 2012ko irailaren 20an erabaki zuela María José Fernández Aguerri andrea, Villatuertako alkatea, izendatzea toki entitateen ordezkari joateko Nafarroako Eskola Kontseilura, Alfonso Mateo Miranda jaunaren ordez.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposaturik, María José Fernández Aguerri andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, toki entitateen ordezkari gisa, 2011ko azaroaren 3an eratutako Kontseiluari geratzen zaion agintaldia bukatu bitarte.
2. Foru agindu hau Alfonso Mateo Miranda jaunari, María José Fernández Aguerri andreari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2012ko urriaren 3an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1213949