2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Udalaren kale-izendegiko aldaketa. Behin betiko onespena
Erriberriko alkateak, 2012ko abuztuaren 13an, 318/2012 zenbakiko ebazpena eman zuen.
Lehena.-Atarietako eta kaleetako aldaketak onestea, Udalaren kale-izendegi berriko planoekin bat, espedientean baitaude.
Bigarrena.-Ebazpen hau jakinaraztea Tracasa enpresari, bidezko aldaketak egin ditzan Erriberriko Katastroan; orobat, Estatistikaren Institutu Nazionalari eta udal honetako Erroldaren alorrari, hartan bidezko aldaketak egin ditzan, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.-Ebazpen hau igortzea ukitutako guztiei, haiek beren helbide berria jakinaraz diezaieten, ondorio guztietarako, nahi duten pertsona fisiko, zerbitzu enpresa (ura, elektrizitatea, gasa etab.) eta bestelakoei.
Erriberrin, 2012ko urriaren 8an.-Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.
Iragarkiaren kodea: L1214173