2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Kontribuzio berezien espedientea. Hasierako onespena
2012ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Avda. San Juan kalean eta ondokoetan sareak eta zoladura berritzeko obrari kontribuzio bereziak aplikatzeko espedientea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da interesatuek espedientea aztertu ahalko dutela iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun baliodunean. Horretarako, udal bulegoetan egonen da aztergai, erreklamazio, kexa edo ohar idatziak egin daitezen.
Orobat, aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunen Arauei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, obrek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak eratzen ahal dituztela kontribuzio bereziak antolatzen dituen erabakia jendaurrean dagoen bitartean, Udalak egin gogo duen obran lagundu dezaten.
Milagron, 2012ko urriaren 8an.-Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1214128