205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aurrekontuko 5/2012 aldaketa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2012ko urriaren 4an egin bilkura arrutean, hasiera batean onetsi zuen Martzillako Udalaren 2012ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko espedientea (05/2012 espedientea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Martzillan, 2012ko urriaren 5ean.-Alkate udalburua, José María Abárzuza.

Iragarkiaren kodea: L1214166