2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Enerizko Udalak, 2016ko urriaren 19an, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta hori 2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2017ko plantilla organiko hori.
Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatetik
zerbitzu ematen duten lanpostuak
–Idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.
–Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.
–Administrari-ofiziala: Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.
–Administrari laguntzailea: Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.
Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkezten ahal dira.
Eneritzen, 2016ko azaroaren 22an.–Alkatea, David Villarroya González.
Iragarkiaren kodea: L1613261