2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
2012ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2012ko urriaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2012ko aurrekontuko aldaketa bat, kreditu berezia emateari buruzkoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Jendaurreko aldia inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Ezkabarten, 2012ko urriaren 8an.-Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1214163