73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak 2016ko martxoaren 10ean hartutako erabakiaren laburpena,
Lagunak zerbitzuko kirol alorrerako diru-laguntzen deialdi publikoa onesten duena 2016/2017 denboraldirako

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) BDNS (Identifikazioa): 303502.

Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordearen 2016ko martxoaren 10eko erabakia, futboleko, saskibaloiko eta eskubaloiko kirol ataletako programak antolatu eta garatzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena, 2016-2017 denboraldirako.

A) Onuradunak: irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea Barañainen izan edo ez, udal intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak, betiere deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean.

B) Xedea: Lagunak Udal Zerbitzuko futboleko, saskibaloiko eta eskubaloiko kirol ataletako programak antolatu eta garatzea, 2016ko irailaren 1etik abenduaren 31ra eta 2017ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Lagunak Udal Zerbitzuaren webgunean eta bulegoetan (Barañaingo ingurabidea, zk.g., 31010 Barañain, 948181233 telefonoa).

D) Zenbatekoa: 35.000 euro, futboleko ataleko programarako.

10.500 euro, saskibaloiko ataleko programarako.

10.000 euro, eskubaloiko ataleko programarako.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Barañainen, 2016ko apirilaren 8an.–Lagunak Udal Zerbitzuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1604355