205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

106/2012 FORU DEKRETUA, urriaren 3koa, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua, martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduak, martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, berariazko lehiaketa arautzen du 19. artikuluan lanpostua eskuratzeko modalitate gisa.

Indarra hartu eta hamar urte geroago, kontuan izanda zer-nolako arauak ezarri diren hainbat lege testutan lanpostuak betetzeari dagokionez, eta Nafarroako Foruzaingoan ordezkaritza duten sindikatuek eskatuta, beharrezkoa da beste modu batez arautzea berariazko lehiaketa Nafarroako Foruzaingoko antolaketa unitateetan sartzeko modalitate gisa.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 3ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua, martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea.

Bat.-Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 19. artikulua aldatu da eta honela idatzita utzi:

"19. artikulua. Berariazko lehiaketa.

1. Bete beharreko lanpostuen izaera edo espezializazioa dela-eta, berariazko lehiaketa esleituta dutenean haiek eskuratzeko, bi fase izanen ditu.

Lehen fasean, merezimenduen balorazioan, antzinatasuna, egin diren prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, ikasketa tituluak eta sariak baloratuko dira, 4. atalean erabakitakoari jarraituz; gehienez ere, 70 puntu emanen dira.

Bigarren fasean, proba psikoteknikoak eginen dira, lanpostuarekiko egokitzapenari begira; gehienez ere, 35 puntu emanen dira.

Orobat, Agintariak Babesteko Dibisioan eta bere menpeko unitateetan eta Esku-hartze Berezietarako Taldean proba fisikoak gainditzeko eskatzen ahalko da, haiek zein bere deialdian zehaztuta. Proba fisikoak "gai" edo "ez gai" gisa puntuatuko dira.

Gainera, euskaraz, frantsesez, ingelesez eta alemanez jakitea baloratuko da, 5. atalean xedatutakoari jarraituz.

2. Lanpostua eskuratzeko modalitatea berariazko lehiaketa denean, ikastaro bat gainditzeko eskatuko zaie lehiatzaileei destinoari atxiki ondoren, indarra duen legerian hala ezarrita dagoenean. Berariazko lehiaketa bidezko gainontzeko destinoetan, lanpostua eskuratzen duten lehiatzaileei behar duten prestakuntza emanen zaie, lanpostuari egokitu dakizkion.

Lanpostua berariazko lehiaketa bidez eskuratzen dutenek aukera bakar bat izanen dute ikastaroa gainditzeko, Barne Zuzendaritza Nagusiak behar bezala egiaztatu eta onartutako ezinbestekoak salbu, Foruzaingoko buruak txostena egin ondoren. Betiere, egingarria izan bezain azkar, interesdunak prestakuntza ikastaroa gainditu beharko du.

Gainditzen ez badu, bere kategoriari dagokion behin-behineko beste lanpostu baterako destinoa emanen zaio funtzionarioari, gainditzen ez duen ikastaroari dagokion lanpostua eskuratu aurretik zegoen herrian, zein egunetan ez duen prestakuntza gainditzen, bada, biharamunean berean. Halaber, maila kontutarako, lanpostu berria okupatzean destinoan zeukan antzinatasuna berreskuratuko du.

Prestakuntza ikastaroa gainditu ez eta behin-behineko destinoan dauden funtzionarioek lanpostuak eskuratzeko prozeduretan hartu beharko dute parte, haien kategoriari dagozkion lanpostu guztiak eskatuta.

3. Izangaiak lortutako puntuazioei gehienez 6 puntu gehituko zaie hizkuntza komunitarioak jakiteagatik, eta gehienez 11,10 puntu euskaraz jakiteagatik.

4. Irizpide hauei jarraituz baloratuko da merezimenduen fasea:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 45 puntu gehienez.

b) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak: 15 puntu gehienez.

c) Titulazio akademikoak: 7,50 puntu gehienez.

d) Sariak: 2,50 puntu gehienez.

5. Hizkuntzak jakiteagatik eskuratzen ahal diren balorazioek gehienez ere 17,10 puntukoak izanen dira, honela banatuta:

a) Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 2na puntu gehienez ere.

b) Euskaraz jakiteagatik gehituko den puntuazioa 11,10 puntukoa izanen da, gehienez ere.

I. eranskinean adierazi da berariazko lehiaketetako merezimenduen baremoa.

6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari atxikitako zerbitzu psikologikoek edo horiek izendatutako profesionalek prestatuko dituzten proba psikoteknikoak. Barne Zuzendaritza Nagusiak onetsiko ditu destino bakoitzeko eskakizunak. Zerbitzu horiek ematen duten balorazioa loteslea izanen da deialdiko epaimahaiarentzat, eta 35 puntukoa izanen da, gehienez ere.

Proba psikoteknikoak ez dira baztertzaileak izanen.

7. Puntuazio handiena eskuratzen duen izangaiarentzat izanen da esleipenaren proposamena; horretarako, bi faseetako azken emaitzak, euskaraz jakiteagatik gehitutako puntuazioa, destinoko herriarekin bat datorrena, eta frantsesez, ingelesez eta alemanez jakiteagatik lortutako puntuazioa batuko dira.

8. Sailkapen ordenan gertatzen diren berdinketak hausteko, irizpide hauei jarraituko zaie honako ordenaren arabera:

a) Proba psikoteknikoan lortutako puntuaziorik onena.

b) Antzinatasunik handiena deialdiaren xedeko enpleguan.

c) Deialdiaren xedeko enpleguan lortutako ordena."

Bi.-Foru dekretu honen eranskina gehitu zaio Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduari, eranskin gisa.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko urriaren 3an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

I. ERANSKINA

Berariazko lehiaketa bidez eskuratzen diren lanpostuetan
aplikatuko diren merezimenduen baremoak

A) Emandako zerbitzuak. 45 puntu gehienez.

Deialdiaren xedeko enplegua kontuan hartuta, Nafarroako Polizia Kidegoetan finko gisa egindako zerbitzu urte bakoitzeko aipatzen diren lanpostuetan:

LANPOSTUA

KOMISARIO

NAGUSIA

KOMISARIOA

INSPEKTOREA

INSPEKTOREORDEA

KABOA

POLIZIA

KOMISARIO NAGUSIA

2,50

-

-

-

-

-

KOMISARIOA

2,25

2,50

-

-

-

-

INSPEKTOREA

2,00

2,25

2,50

-

-

-

INSPEKTOREORDEA

1,75

2,00

2,25

2,50

-

-

KABOA

1,50

1,75

2,00

2,25

2,50

-

POLIZIA

1,25

1,50

1,75

2,00

2,25

2,50

2. Administrazio publiko baten menpe, bestelako segurtasun indar eta kidegoetan, lanpostu finkoan, egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko, 1,25 eta 2,50 puntu artean, 1) atalean ezarritako banaketaren arabera, dagokion polizia kidegoan zer lanpostu edo kategoria dauden, horren arabera.

3. Edozein administrazio publikotan polizia kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,15 puntu, urte bakoitzeko.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aitzin zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak. 15 puntu gehienez.

Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, ikastordu bakoitzeko.

Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki hainbanatuko dira.

Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko (10 ordu) balorazioa emanen zaie.

Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

Erakunde antolatzaileari buruzko beharkizunak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barrenean antolatuak sartuko dira.

Betiere, lortu gogo den lanpostuko eginkizunekin zuzenean lotutako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak bakarrik baloratuko dira.

C) Titulazio eta espezializazio akademikoak. 7,50 puntu gehienez.

LANPOSTUA

LIZENTZIA/

GRADUA

DIPLOMATURA

MASTERRA/

GRADUONDOKOAK

BATXILERGOA/LH II/ GOI MAILAKO TEKNIKARIA

KOMISARIO NAGUSIA

6,00

-

1,50

KOMISARIOA

6,00

-

1,50

INSPEKTOREA

6,50

4,50

1,50

INSPEKTOREORDEA

6,50

4,50

1,50

KABOA

7,00

5,00

1,50

2,00

POLIZIA

7,00

5,00

1,50

2,00

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean berariazko balorazioa duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren titulu apalagoak ez dira baloratuko.

D) Sariak: 2,50 puntu gehienez.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,50 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien domina: 1,25 puntu.

3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

E) Puntuazio erantsia, hizkuntzak jakiteagatik. 17,10 puntu gehienez.

Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitegatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak direnez:

Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko maila bakoitzeko eman beharreko puntuazioak honako hauek dira: A1: 0,40 puntu, A2; 0,80 puntu, B1: 1,20 puntu, B2: 1,60 puntu eta C1: 2 puntu, edo baliokideak.

2. Irizpide hauen arabera gehituko da puntuazioa, euskaraz jakiteagatik:

A) Destinoa euskal eremuan duten lanpostuak: 11,10 puntu arte.

EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, 11,10 puntuko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 2,22 puntu jasoko dira, A2 maila izanez gero 4,44, B1 izanez gero 6,66 eta B2 izanez gero 8,88, eta berdin baliokideak. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitza 0,92 punturekin baloratuko da.

B) Destinoa eremu mistoan duten lanpostuak: 6,66 puntu arte.

EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, 6,66 puntuko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 1,33 puntu jasoko dira, A2 maila izanez gero 2,66, B1 izanez gero 3,99 eta B2 izanez gero 5,32, eta berdin baliokideak. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitza 0,55 punturekin baloratuko da.

Iragarkiaren kodea: F1214076