20. ALDIZKARIA - 2012ko urtarrilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 243/2011 demanda

Maruyan Asenov Masarlievek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, epaitegi honetan Colocación de Pavimentos Elizalde, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 0000243/2011 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Partez baiesten dut Maruyan Asenov Masarlievek, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Colocación de Pavimentos Elizalde, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 1.442,71 euro ordaintzera. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0243 11 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0243 11 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa. Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Colación de Pavimentos Elizalde, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko abenduaren 28an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1121028