20. ALDIZKARIA - 2012ko urtarrilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 156/2011 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Martin Pascal Rosek, Ruben Yañez Estebanek, Liliana Quintero Plugarinek eta Luisa Fernan Da Arcila Hincapiek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Angel Juango Olza, Juango Olza-Los Arcos Gil, Soc. Irregular enpresaren eta Yolanda Los Arcos Gilen aurka Lan arloko Epaitegi honetan bideratu den 156/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:

1.-Autoa:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Martin Pascal Rosek, Ruben Yañez Estebanek, Liliana Quintero Plugarinek eta Luisa Fernanda Arcila Hincapiek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Angel Juango Olza, Juango Olza-Los Arcos Gil, Soc. Irregularraren eta Yolanda Los Arcos Gilen aurka. Autoak prest daude alderdiei zitazioa egiteko LJALaren 280. artikuluan aurreikusitako agerraldirako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru-kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

2.-Antolaketarako eginbidea:

Rosa M. Valencia Ederra idazkari andrearen antolaketarako eginbidea; Iruñean, 2012ko urtarrilaren 16an.

Epaileak autoa eman du betearazpen agindu orokorra emateko eta betearazpena abiarazteko. Horrenbestez, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 280. artikuluan ezarritakoarekin bat, alderdiei zitazioa egiten zaie epailearen aurrera ager daitezen 2012ko otsailaren 20an, 09:25ean, 104. judizio-aretoan (1. solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.

Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ahal dela, eta bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo beraren ordezkaria agertu ezean egintza bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egitea eskatzen bada.

Igor bitez behar diren idatzagiriak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.

Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut. Idazkaria.

Eta Angel Juango Olzari, Juango Olza-Los Arcos Gil sozietate irregularrari eta Yolanda Los Arcos Gili legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 16an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1201156