20. ALDIZKARIA - 2012ko urtarrilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 169/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

468/2011 epaia. Iruñean, 2011ko azaroaren 15ean.

Rebeca Esther Alonso Adrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Salim Amezianeren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 169/2011 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzaileak Aranzazu Remón Lacosta y Ainara Catalán Márquez izan dira; Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Salim Ameziana absolbitu egiten dut leporatu zaizkion egitateen faltatik. Kostuak ofizioz ordainduko dira.

Epai hau irmoa da, judizioaren egintzan jakinarazi delako eta aldeek nahiz fiskaltzak errekurtsorik ez aurkezteko asmoa adierazi dutelako.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, nire epai honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie.

Eta Salim Amezianeri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko abenduaren 27an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrián.

Iragarkiaren kodea: J1121079