1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
24E/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 3ko 42E/2012 Foru Agindua indarrik gabe uzten duena. Horren bidez, etorkinen harreraren eta integrazioaren esparruan jarduketak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia, 2012. urterakoa, onetsi zen.
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 3ko 42E/2012 Foru Aginduaren bidez, etorkinen harreraren eta integrazioaren esparruan jarduketak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia, 2012. urterakoa, onetsi zen. Horretarako 322.200,00 euroko gasturako baimena eman zen, 2012ko ekitaldirako indarra duen gastuen aurrekontuko "Toki entitateekin jarduerak egitea etorkinak gizarteratzeko" izeneko A60000 A0200 4609 231900 kontu-sailaren kargura.
Egungo egoera ekonomikoak behartuta, Nafarroako Gobernua bere kontuak berrikusten ari da aldian behin. Hori dela-eta, 2012ko ekainaren 20an egindako bilkuran, aurrekontuan 132 milioi euroko doikuntza egitea erabaki zuen, diru-bilketaren beherakadari aurre egin eta BPGd-eko -1,5 defizitaren helburua bete ahal izateko. Erabakiaren ondorioz, Gizarte Politiketako Departamentuak aurrekontu-doikuntza egin behar du. Hortaz, bidezkoa da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 3ko 42E/2012 Foru Agindua indarrik gabe uztea eta gasturako baimena kentzea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Indarrik gabe uztea etorkinen harreraren eta integrazioaren esparruan jarduketak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia, 2012. urterakoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren apirilaren 3ko 42E/2012 Foru Aginduaren bidez onetsitakoa.
2. Baimena kentzea 322.200,00 euroko gasturako, indarra duen 2012ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateekin jarduerak egitea etorkinak gizarteratzeko" izeneko A60000 A0200 4609 231900 kontu-sailaren kargura egotzita.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu hau igortzea Immigraziorako Atalari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Gizarte Politiketako Departamentuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan dituen kontu-hartzaile delegatuei.
5. Adieraztea foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2012ko abuztuaren 28an.-Gizarte Politiketako kontseilaria, Jesús Pejenaute Grávalos.
Iragarkiaren kodea: F1212702