1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
69/2012 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Javier Carnicero Giménez de Azcárate jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuko buru izendatzen duena.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horien 14.1 artikuluak ezartzen du Osasuneko kontseilariaren foru aginduz izendatuko direla erakundeko zerbitzuetako burutzen titularrak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINDU DUT:
1. Javier Carnicero Giménez de Azcárate jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuko buru izendatzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2012ko irailaren 10ean.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1213025