1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
68/2012 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Ana Viñuales Loriente andrea Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Farmazia Ikuskapenaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINDU DUT:
1. Ana Viñuales Loriente andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Farmazia Ikuskapenaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2012ko irailaren 10ean.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1213024