1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
67/2012 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Eugenio Izu Belloso jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Farmazia Ikuskapenaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, emandako zerbitzuak eskertuz.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren ataleko bigarren paragrafoan xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hori horrela, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Eugenio Izu Belloso jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuko Farmazia Ikuskapenaren Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2012ko irailaren 10ean.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1213023