1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
127E/2012 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Funesen, Bodega Romana industrialdeko 4.1 lurzatian, salda likidoak prestatu eta brikean ontziratzeko lantegiaren proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik ez duela behar erabakitzen duena. Sustatzailea Alinter Alimentación S.A.U. da.
Espedientea:
Ingurumen baimen integratua eman eta berritzea.
Jarduera: Funesen saldak prestatu eta ontziratzeko lantegia.
IBEHFL Erregelamenduaren eranskina: 2A-Ingurumen baimen integratua eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dituzten jarduerak, atalaseen eta irizpideen aplikazioaren arabera.
Herria: Funes. Udalerria: Funes.
Sustatzailea: Alinter Alimentación S.A.U.
Eskaeraren data: 2012ko abuztuaren 9a.
2012ko abuztuaren 9an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko dokumentazioa, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.
Proiektatutako jarduera salda likidoak prestatu eta brikean eta Doy-Packean ontziratzea da. Salda horiek kanpoko jatorria duen kontzentratu-formula uretan disolbatuz prestatuko dira. Horretarako, Funesko Bodega Romana industrialde jada urbanizatuko 4-1 lurzatiaren ekialdean eraikin bat egitea aurreikusi da. Eraikin horretan sartuko dira prozesamenduko ekipamenduak, lehengaiak sartzeko eta produktu prestatua ateratzeko biltegiak eta instalazioak kontrolatzeko gela teknikoak. Jarduera industrialdeko ekipamenduetatik abiatuta hornituko da urez eta argiz; lurrun-galdaren funtzionamendurako gas natural likidotuaren biltegi batez ere baliatuko da, uperizazio tratamendurako ekipamendua izanen du eta alderantzizko osmosi sistema ura arazteko.
Foru dekretu horren 3.C eranskinean ezarritako irizpideak aplikaturik, kontuan hartuz jarduera Bodega Romana industrialdeko lurzoru urbanizatuan kokaturik dagoela osorik, ez da natur ingurunearen gaineko ukipen nabarmenik ikusten. Horrenbestez, ez da beharrezkotzat jotzen Ingurumenaren gaineko eraginaren gaineko ebaluazio gisa tramitatzea.
Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta izan dezakeen eragina 3.C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Funesen, Bodega Romana industrialdeko 4.1 lurzatian, salda likidoak prestatu eta brikean ontziratzeko lantegiaren proiektuak, Alinter Alimentación S.A.U.k sustatuak, ez du Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozedurarik behar. Proiektu hori, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 2.A eranskinaren 2. atalean sartuta dago. Espedienteak Ingurumen baimen integratua behar du.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Funesko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2012ko abuztuaren 21ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1212644