1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
61/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Miguel Ángel Garatea Crelgo jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendariorde izendatzen duena.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horien 14.1 artikuluak ezartzen du Osasuneko kontseilariaren foru aginduz izendatuko direla erakundeko zuzendaritzen, zuzendariordetzen eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzaren titularrak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINDU DUT:
1. Miguel Ángel Garatea Crelgo jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendariorde izendatzea.
2. Foru agindu hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2012ko abuztuaren 31n.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1212524