190. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

100/2012 FORU DEKRETUA, abuztuaren 29koa, José Luis Asín Buñuel jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1. artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziokoak diren edo hari atxikita dauden funtzionarioen artetik, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Luis Asín Buñuel jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau igortzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 29an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1212375