178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 34/2012 prozedura

Nuria Creus Porta andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan traktua berriz hasteko 34/2012 jabari-espedientearen prozedura tramitatzen ari da, Araceli Arrondo Navarro andreak eskaturik, Tuterako (Nafarroa) 1. Jabetza Erregistroan inskribatutako Alesbesko 187. liburukiko 10. liburuko 150. orriko erregistroko 809. finkaren zati baten etendako segidako traktua berriz hasteko.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2012ko urtarrilaren 23an.-Idazkaria, Nuria Creus Porta.

Iragarkiaren kodea: J1212682