178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

455/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, María Antonia García Gurría andrea Gizarte Politiketako Departamentuko Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, atalburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Antonia García Gurría andrea Gizarte Politiketako Departamentuko Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 20an.-Gizarte Politiketako kontseilaria, Jesús Pejenaute Grávalos.

Iragarkiaren kodea: F1212104