178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Errotulazioan euskara erabiltzeko diru-laguntzak.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2012ko abuztuaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hitzez hitz ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Uharteko merkataritzako establezimenduen errotulazioan euskara erabiltzeko diru-laguntzen deialdia.

2. Espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Alegazioetarako legezko epean batere aurkeztu ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, indarra har dezan.

Uharten, 2012ko abuztuaren 30ean.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1212474