178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2012ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Areta II-ko Plan Partzialean Birzatiketa Proiektuko P.7.1 eta P.8 lurzatietako aldaketa xehakatua (katastroko 1. poligonoko 1325 eta 9. lurzatiak), Udalak sustatua, 2012MPGO0010 zenbakiko espedientean dagoen testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onesteko igorriko da, bidezko bada hori egitea.

Uharten, 2012ko abuztuaren 30ean.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1212471