178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Gazteen Zentroko tasetako aldaketa. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2012ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Corellako Gazteen Zentroko gelen erabilera lagatzeko tasetako aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua bete beharrez. Ondotik ematen da haren testua.

Onespenaren erabakia 2012ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

GELEN EDO BALIABIDEEN ERABILERA PUNTUALA

a) Eremuak: erabiltzeko eskatu den ordu bakoitzeko, Gazteen Sormenaren Zentroa irekita dagoen egun eta orduetan.

1. kategoria: Udalak eta beste administrazio publiko batzuek eta haien erakunde autonomoek sustatu, antolatu edo besteekin batera antolatutako jarduerak.

Doako lagapena

2. kategoria: honako hauek egindako edo antolatutako jarduerak:

-Gazteek edo irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek (taldeek, elkarteek...) Udalarekin lankidetzan eginak.

-Administrazio publikoek, irabazi asmorik gabeko entitateekiko kontratazio, lagapen edo hitzarmen bidez.

Doako lagapena

3. kategoria: sindikatuek, kooperatibek, auzo elkarteek, jabe edo jabekideen elkarteek, gremioetako elkarteek eta antzeko beste entitateek, irabazi asmorik gabekoek eta ez gizarte arlokoek, egindako bilerak.

-Informatika eta erabilera anitzeko gela: 20 euro/ordua.

-Prestakuntza, berrikuntza edo erakusketa gela: 10 euro/ordua.

4. kategoria: honako hauek sustatutako edo antolatutako jarduerak:

-Administrazio publikoak, irabazi asmoa duten enpresekiko kontratazio bidez.

-Administrazio publikokoak ez diren eta irabazi asmorik ez duten elkarte eta entitate sozialak, instituzionalki homologatu edo/eta erregistratutakoak badira, jarduerak egiteagatik, baldin eta jarduera horietako profesionalekin harreman ekonomikoa, lan arlokoa edo kontratu bidezkoa badute

-Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak.

-30 urtetik gorakoek banan-banan erabiltzeko.

-Informatika gela: gela osoa, 20 euro/ordua; banakako erabilera, 2 euro/ordua.

-Irrati eta grabazio gela: 20 euro/ordua eta 30 euro fidantza.

-Entsegu gela hornitua: 10 euro/ordua eta 30 euro fidantza.

-Entsegu gela: 10 euro/ordua.

-Berrikuntza gela: 20 euro/ordua.

-Prestakuntza gela: 20 euro/ordua.

-Erakusketa gela: 20 euro/ordua.

-Bilera gela: 10 euro/ordua.

-Erabilera anitzeko gela: 20 euro/ordua.

3. kategoria: gazte taldeek edo 15 eta 30 urte bitarteko gazteek banan-banan erabiltzeko.

-Informatika gela: gela osoa, 5 euro/ordua; banakako erabilera, 1 euro/ordua.

-Irrati eta grabazio gela: 3 euro/ordua eta 7 euro fidantza.

-Entsegu gela hornitua: 3 euro/ordua eta 7 euro fidantza.

-Entsegu gela: 1 euro/ordua.

-Berrikuntza gela: 2 euro/ordua.

-Prestakuntza gela: 2 euro/ordua.

-Erakusketa gela: 5 euro/ordua.

-Bilera gela: 1 euro/ordua.

-Erabilera anitzeko gela: 5 euro/ordua.

Ekitaldi soziokulturaletara joatea eta ikastaro, tailer edo mintegietan parte hartzea:

Ekitaldi bakoitzerako erabakitzen dena.

Herriko taldeek edo gazte entitateek gelak erabiltzeko.

Doako lagapena, baldin eta Udalarekin hitzarmena sinatua badute.

Gazteen Sormenaren Zentroaren ekipamendua handik kanpo lagatzeko tasak:

EKIPAMENDUA

TASAK/EGUNA (euro)

FIDANTZA (euro)

-Bateria

50

200

-Soinu ekipo txikia

50

100

-Proiektagailu handia

50

200

-Proiektagailu txikia

20

100

-Pantaila

20

50

-DJendako ekipoa

100

300

-Bafleak

50

100

-Proiektagailuko mahaia

20

50

-Atrila (Corellako armarria)

30

60

-Mikrofonoak eta horien oinak

20

50

-Musikako atrilak (unitate bakoitzeko)

10

30

Corellan, 2012ko abuztuaren 28an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1212364