178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Ezkontza zibila egiteko ahalmenak bertze baten esku uztea

Tuterako Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 1815/2012 espedientea tramitaturik eta hura 2012ko irailaren 1ean Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Alberto Santos Alegríak, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren abuztuaren 28ko 273/2012 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/2011 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

Lehendabizikoa.-Udal honetako zinegotzi Fabiola Zatorre Jiménez eskuordetzea, Gustavo Irañeta Gilen eta María Rodríguez Vicenteren arteko ezkontza zibila egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

Bigarrena.-Ezkontza zibil hori udal egoitzetan egiteko baimena ematea, 2012ko irailaren 1ean.

Hirugarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta interesdunei jakinaraztea.

Cabanillasen, 2012ko abuztuaren 28an.-Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1212322