178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

453/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, María Antonia García Gurría andrea, Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Merkatua Kontrolatzeko Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. María Antonia García Gurría andrea, Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Merkatua Kontrolatzeko Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 20an.-Gizarte Politiketako kontseilaria, Jesús Pejenaute Grávalos.

Iragarkiaren kodea: F1212102