2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
1. poligonoko 561. lurzatia salgai
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako 1. poligonoko 561. hiri lurzatia.
Hasierako prezioa: 166.400,00 euro.
Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, 4; Mutiloa), hogei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan eta azken egun balioduneko 13:00ak baino lehen.
Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, 4; Mutiloa) nahi duenaren eskura.
Arangurenen, 2012ko abuztuaren 24an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1212109