172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2012ko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa
egiteko 6/2012 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2012ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 6/2012 espedientea 2012ko aurrekontuan; 41.861,35 eurokoa, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2012ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Kreditu berezia:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 4220 62201

Zelandi ikastetxeko inbertsioak

41.861,35 euro

Guztira:

41.861,35 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 75512

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza

21.285,43 euro

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

20.575,92 euro

Guztira:

41.861,35 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.-Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2012ko abuztuaren 20an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1212034