172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

1/2012 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2012ko maiatzaren 30ean egin bilkura berezi eta presakoan, hasiera batean onetsi zuen 1/2012 aldaketa 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Espedientea Idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 286. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.

Zuñigan, 2012ko maiatzaren 30ean.-Alkate udalburua, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1211937