172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Udal ordenantza, irratikomunikazioko instalazio eta azpiegiturak arautzen dituena. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2012ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Atarrabiako udalerriko irratikomunikazioko instalazio eta azpiegiturak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2012ko abuztuaren 18an.-Alkatea, Pedro José Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1212011