172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Atarrabiako Kultur Etxearen Funtzionamenduaren
gaineko Erregelamendua. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2012ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Atarrabiako Kultur Etxearen Funtzionamenduaren gaineko erregelamendua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2012ko abuztuaren 17an.-Alkatea, Pedro José Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1212010