172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 22an hartua, "Bidasoa ibaiaren erdialdeko ibilguko hondakin uren tratamendua. Narbarte-Legasa" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak abuztuaren 29an emandako 920/2011 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldian alegazio batzuk aurkeztu ziren, eta horietako baten bat onartzeak hasierako proiektua aldatzea ekarri du.

Horregatik, jendaurreko bigarren aldia ireki zen, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 270/2012 Ebazpenaren bidez, aldatutako proiektuari buruz interesdunek egokiak iruditzen zitzaizkien alegazioak egin zitzaten.

Jendaurreko bi aldiak bukaturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 600/2012 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta aurkeztutako alegazioen gaineko ebazpena eman zen, ebazpen honen xedapen zatian adierazitako moduan.

Narbarteko eta Legasako hondakin urak jasotzeko hustubidea egiteko eta Legasan hondakin uren araztegia (HUA) jartzeko proiektua gauzatzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da, funtsezkoa delako obrak azkar egitea, berehala konpontzeko hondakin urak behar den arazketa biologikoa egin gabe isurtzeak gaur egun Bidasoa ibaiaren erdialdeko ibilguan sortzen dituen ingurumen arazoak.

Nafarroako Gobernuak, "Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.k" (NILSA) alegatutako arrazoiak ikusita eta aurrekontuan balio justua ordaintzeko diru-izendapen nahikoa badela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Bidasoa ibaiaren erdialdeko ibilguko hondakin uren tratamendua. Narbarte-Legasa" izeneko proiektuaren lanek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau "Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri" (NILSA) jakinaraztea.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 22an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1212067