172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ezkabako Plan Bateratuko E-1 eta D-3 lurzatietako
xehetasun azterlana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko abuztuaren 7an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 07-AGO-12 (4/UV).

"Ikusirik espedienteko agiriak, eta Hirigintza Gerentziako Planeamendu buruak 2012ko uztailaren 26an eman txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Ezkabako Plan Bateratuko E-1 eta D-3 lurzatietako xehetasun azterlana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatua.

2.-Behin betikoz onetsi aurretik, memoriaren agiri berria aurkeztuko da, eta han adieraziko da xehetasun azterlanaren dokumentazio grafikoak osatzen duela, berak bakarrik, hirigintzako araudia.

3.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 22an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1212036