172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan 1/2012 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2012ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 25ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2012 aldaketa. Gastuen aurrekontua:

Kreditu bereziak: 1.432.60103 kontu-saila- "Mañeruko zenbait karriketan galtzadarria paratzea eta junturak berdintzea"; zenbatekoa: 6.395,60 euro. 1.432.60101 kontu-saila- "Eskailera egitea Karrika Nagusiaren eta Iruñeko errepidearen elkargunean"; zenbatekoa: 2.301,00 euro. 1.432.60104 kontu-saila- "Eustorma Las Viñas urbanizazioan"; zenbatekoa: 6.000,00 euro.

Kreditu gehikuntzak: 1.453.22607-913 kontu-saila- ''Herriko bestak-Kultura''; zenbatekoa: 20.000,00 euro. 1.423.482 kontu-saila- "Musika banda"; zenbatekoa: 1.000,00 euro.

Kreditu hauek ezeztatzea: -1.432.60101 kontu-saila- "Karrika Nagusiko atal bat zolatzea"; zenbatekoa: 5.000,00 euro. 1.011.91201 kontu-saila- ''Maileguaren amortizazio aitzinatua''; zenbatekoa: 10.919,12 euro.

Kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen batura 35.696,60 euro heldu da; haren finantzaketa eginen da diru-zaintzako gerakin likidoaren kontura (21.000,00 euro) eta aipatu kredituak ezeztaturik (14.696,60 euro).

Mañerun, 2012ko abuztuaren 17an.-Alkate udalburua, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1211981