172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2012ko aurrekontua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2012ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da eta betetzat, berriz, laburpena argitaratzeko tramitea.

Markalainen (Txulapain), 2012ko abuztuaren 20an.-Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1212101