172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

300/2012 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez onetsi da 2012-2013 ikasturterako beken deialdi orokorra, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak eta unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako.

Ikusirik Departamentu honetako Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak 2012-2013 ikasturterako beken deialdi orokorraren gainean aurkeztutako txostena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2012-2013 ikasturterako beken deialdi orokorra onestea, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak eta unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako. Testua ebazpen honen eranskin bakarrean jasota dago.

2. Deialdi honen gastua 3.629.104,00 eurokoa izanen da eta 2013ko Gastuen Aurrekontuan 2012ko gastuen aurrekontuko 410002 41140 4800 323100 kontu-sailaren baliokidea izanen den kontu-sailaren kargura finantzatuko da, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago. 2012ko kontu-sail horren izena "Erdi eta Goi Mailako Ikasketetarako Bekak eta Laguntzak" da.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Beka Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Deialdi hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 21ean.-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

ERANSKINA

Derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak eta unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beka eta laguntzetarako deia egiten da, 2012-2013 ikasturterako. Deialdia ondorengo arauek erregulatuko dute, eta horiek nahitaez bete beharko dira.

I.-Deialdiaren izaera.

1. araua. 1. Nafarroako Gobernuak ikasketetarako ematen dituen beka eta laguntzak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak dei egindakoen osagarri dira.

2. Nafarroako Parlamentuak 2013rako aurrekontuan ezartzen duen kreditua izanen da deialdi honen muga deialdi honen bidez araututako beka eta laguntzak onartu eta ordaintzeko. Hori horrela, ematen diren beka guztiak ordaintzeko aurrekontu krediturik aski ez badago, familiaren errentaren arabera ordainduko dira, txikienetik handienerako ordenan, kreditua bukatu arte. Kreditu ezagatik ordaintzen ez diren eskaerak ukatutzat joko dira.

II.-Deialdian sartzen diren ikasketak.

2. araua. 1. Deialdi honetan sartzen diren beka edo laguntzak ondoko ikasketa hauetarako izanen dira:

-Fakultateetan, unibertsitate kolegio edo institutuetan, goi eskola teknikoetan, unibertsitate eskoletan eta UHUNen egindako ikasketak, lizentziadun, ingeniari, arkitekto, diplomadun, maisu-maistra, ingeniari tekniko eta arkitekto tekniko izateko titulua lortzeko direnak.

-Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitutako unibertsitate ikasketak, graduko eta masterreko titulu ofizialak lortzeko direnak.

-Erlijio ikasketak.

-25 urtetik gorakoentzako sarbide-kurtsoa, UHUNek emana.

-Egokitzapen kurtsoak, bigarren zikloko unibertsitate ikasketak jarraitu nahi dituzten unibertsitate eskoletako tituludunentzako edo unibertsitateko irakaskuntzen lehenbiziko zikloa gainditu dutenentzako.

-Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroa.

-Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak.

-Erdi eta goi mailako heziketa zikloak.

-Batxilergoa.

-Kirol ikasketak.

-Arte ikasketa profesionalak.

-Goi mailako arte ikasketak.

-Hizkuntza Eskola Ofizialetako hizkuntza ikasketak.

2. Laguntzak ukatzeko arrazoiak.

1.-Bekarik edo laguntzarik jaso ezin izanen duten ikasketak hauek dira: unibertsitateko hirugarren zikloa edo doktoregoa, espezializazio ikasketak, karrera bukaerako lana edo proiektua eta lizentziarako tesina, berezko tituluak eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren ikasketak.

2.-Orobat, ezin izanen dute ikasketetarako bekarik jaso irakaskuntza kontzeptuagatik, ondoko ikasleek: Lanbide Heziketa, Batxilergoa edo erdi mailako beste ikasketaren bat, titulartasun publikoa duten ikastetxeetan, ikastetxe pribatu itunduetan edo osorik diruz lagundukoetan eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza berariazkoa duten ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek.

3.-Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasketetan, ikasketa osagarriak direnez, laguntzak bakar-bakarrik irakaskuntza edo matrikula kontzeptuengatik emanen dira.

4.-Ez zaie beka edo laguntzarik emanen lanbide jardueretan aritzeko gaitasuna ematen duen titulu akademiko baten jabe diren ikasleei, egin nahi dituzten ikasketak maila edo gradu handiagokoak izan ezean (hau da, diplomadun titulu akademikoa izatea eta lizentzia bateko ikasketak egitea -4. edo 5. ikasmaila, hala badagokio-, edo master bat).

5.-Ez da beka edo laguntzarik emanen bigarren diplomatura lortzeko helburua duten ikasketetarako.

6.-Ez da beka edo laguntzarik emanen bigarren lizentzia lortzeko helburua duten ikasketetarako.

7.-Ez da beka edo laguntzarik emanen bigarren master ofiziala lortzeko helburua duten ikasketetarako.

8.-Ez da beka edo laguntzarik emanen gradu mailako bigarren titulua lortzeko helburua duten ikasketetarako.

9.-Ikasketak aldatzeko bekarik ez da emanen, ikasmailetan gora egiten ez bada. Batxilergoko 2. ikasmaila gainditu ondoren goi mailako heziketa zikloak egiten hasten diren ikasleak arau horretatik salbu geldituko dira.

10.-Unibertsitateko lehenengo ikasmaila egin ondoren goi mailako heziketa ziklo bat egitera aldatzen diren ikasleei ez zaie bekarik emanen, salbu eta unibertsitateko ikasmaila hori egiteko bekarik izan ez bazuten.

III.-Ikasketak zein ikastetxetan egin beharko diren.

3. araua. 1. Beka edo laguntza eskatzen duten ikasleek beren ikasketak Espainiako ikastetxe publiko nahiz pribatuetan egin beharko dituzte, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo behar den autonomia erkidegoak aitortu eta baimendutakoetan.

2. Ikastetxe publiko, itundu edo diruz lagundutako batean edota familiaren etxetik hurbil egoteagatik aipatu beka edo laguntzen beharrik ez duen ikastetxe batean ikasketak egiteko aukera izanik besteren batean matrikulatzen diren ikasleek, ez dituzte jasoko ikasketa, garraio, jantoki edo egoitzarako beka edo laguntzak, salbu eta oso inguruabar bereziak gertatu eta agiri bidez egiaztatzen diren kasuetan edo Nafarroako Unibertsitatearen zentroren batean ikasketa homologatuak egiteko beka eskaeren kasuan.

3. Edonola ere, unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzek martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute. Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretua aldatu zuen.

4. Zehazki, Foru Komunitatean bertan ikasketak egiteko aukera izanik kanpoko ikastetxe batean matrikulatzen den ikasleari kasu hauetan bakarrik ematen ahal zaio beka edo laguntza:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoan beka edo laguntzaren xede diren ikasketak egiteko tokia eskatu, baina eman ez bazaio, karrera edozein dela ere.

b) Ikaslea matrikulatu den ikastetxea hurbilago baldin badago bere etxetik Foru Komunitatean kokatuta daudenak baino.

5. Bi kasuotan, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko ikastetxeetan egindako goi mailako ikasketen kasuan, ez da kontzeptu horietarako beka edo laguntzarik emanen, baldin eta Foru Komunitateko ikastetxe batean eginez gero baino garestiago ateratzen bada.

IV.-Onuradunak, eta eskatzaileak eta familia unitateko gainerako kideek bete beharreko baldintza orokorrak.

4. araua. 1. Honako hauek izanen dira ikasteko beka edo laguntzen eskatzaile eta balizko onuradun, kasu guztietan:

a) Gurasoak edo legezko tutoreak, eginiko ikasketei dagokienez:

-30 urtetik beherako seme-alabengatik (2011ko abenduaren 31n).

-30 urtetik gorako seme-alabengatik (2011ko abenduaren 31n), %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna badute.

Betiere seme-alabak haiekin bizi badira eta beste familia unitate bat osatu ez badute.

b) Beren izenean, aurreko lerroaldean sartzen ez direnak.

2. Eskatzaileak edozein egoera zibil duela ere, familiatik aparte eta bere kontu bizi dela alegatzen badu, modu sinesgarrian egiaztatu beharko du aparte bizitzeko baliabide ekonomiko aski dituela, baita etxebizitza baten titulartasuna edo alokairua ere. Etxebizitza horrek ikasturtean zehar ikaslearen bizileku izan beharko du, ondorio guztietarako. Udalak emandako erroldatze eta bizikidetza ziurtagiria, 2011. urteari dagokiona, aurkeztu beharko du.

Ikasle burujabeek ez dute eskubiderik izanen egoitzarako laguntzarik hartzeko.

Eskaera zehatz-mehatz aztertuko da, eskatzailearen eta bere gurasoen errenta eta benetako egoera egiaztatuz, baita behar dituen baliabide ekonomikoak irabazi-asmorik gabe ematen dizkionaren dohaintzak ere. Kontu horiek 2011ko abenduaren 31ko datarekin aski frogatzen ez badira, eskaera ukatu eginen da.

3. Eskatzaileak eta familia unitateko gainerako kideek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

A) Nafarroan erroldatua egon eta bertan bizitzea 2011. urtean eta gaur egun (eskaera aurkezteko epea bukatzen den unean).

B) PFEZa Nafarroan ordaintzea 2011n, errentaren aitorpena egitera beharturik egonez gero. Betiere, eskatzailearen familia unitateko kide guztiek zerga arloko betebeharrak eguneratuak izan beharko dituzte.

4. Familia unitateko kideren batek 2012ko urriaren 31n aurreko ikasturteetako beka edo laguntzen zenbatekoak itzultzeke baditu, ez da beka edo laguntzarik emanen.

5. Beka edo laguntza eskatua duen familiako kideak deialdian aipatutako ikasketak adierazi diren ikastetxeetakoren batean egin behar ditu.

6. 2012-2013 ikasturterako beka eskatu behar zaio Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari (horretarako betebeharrak betetzen badira eta beka ukatu ez bada). Eta beka ukatu bazaie ezin da zergatiko hauengatik izan:

1.-Deialdi horietan agiriak aurkezteko epeak ez betetzeagatik.

2.-Eskabideko oinarrizko datuak ez betetzeagatik edo lehiaketa erabaki ahal izateko beharrezkoa den dokumentazioa, eskatu bazaio ere, ez aurkezteagatik.

7. Ezin da ikasturte berean beste ikasketa batzuetarako beste bekarik eskatu.

8. Beka edo laguntza eman den xederako erabili behar da, klasera joateko, azterketetara aurkezteko eta gastuak, zeinetarako ematen baita laguntza, ordaintzeko.

V.-Ematen diren beka edo laguntza motak.

5. araua. 1. Deialdi honetako beka edo laguntzen xedea izanen da premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketa gastuen zati bat ordaintzeko.

2. Beka edo laguntzak honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahalko dira:

-Irakaskuntza edo matrikula. Laguntza hau ez da eskatzen ahal Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Nafarroako Gobernuak edo beste autonomia erkidego batek osorik itundutako edo osorik diruz lagundutako mailak unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleentzat.

-Herriarteko garraioa (betiere garraioa diruz lagunduta ez badago, bi tokien arteko distantzia 5 km-koa edo hortik gorakoa bada eta astean gutxienez 4 bidaia egiten badira, bi joan-etorri).

Nafarroako Gobernuak antolatutako unibertsitateko garraioa erabiltzen dutenek ez dute zerbitzu horretako bidaiari dagokion laguntzarik jasoko.

-Jantokia (ikasleak astean bi egunetan edo gehiagotan, eskola ordutegia dela kausa, etxetik kanpo bazkaldu behar badu eta jantokiak diru-laguntzarik hartzen ez badu, eta ikastetxea dagoen herritik familiaren etxea dagoen herrira gutxienez 5 km-ko tartea badago). -Egoitza: distantziaren, garraiobide erregularrik ez izatearen edo eskolara egin beharreko joan-etorrien arabera.

Garraiorako, jantokirako eta egoitzarako beka edo laguntzen ondorioetarako, bekadunak hautatuko dituen organoak familiaren etxetzat har dezake ikastetxetik hurbilen dagoena, legezko helbidea ez bada ere. Zehazki, deialdiko beka eta laguntzen ondorioetarako, familiaren etxetzat hartuko da familia unitateko edozein kidek ikastetxetik hurbilen duena.

Egoitzarako laguntza bateraezina da garraioari eta jantokiari dagozkienekin, baita Nafarroako Gobernuak antolatutako unibertsitateko garraioari dagokionarekin ere.

Garraiorako eta jantokirako laguntzen zenbatekoen baturak ezin izanen du gainditu egoitzarako laguntzaren zenbatekoa.

-Laguntza berezia (kasu bakanetan bakarrik, ikus 11.4.7 araua).

VI.-Unibertsitate mailaz kanpoko ikasketetarako baldintza akademikoak.

6. araua. 1. Ikasketa ez-unibertsitarioetako beka edo laguntza lortzeko ezinbestekoa da eskatzaileak 2012-2013 ikasturterako ikasmailaz igotzea, indarra duten ikasketa planen arabera.

Batxilergoko lehen ikasmailan, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan eta erdi edo goi mailako heziketa zikloetan, ikasmaila horretan matrikulatuta egoteko baldintzak betetzea.

Irakasgai edo lanbide moduluren bat gainditu ez arren, ikasmailaz igotzea onartzen duten unibertsitatez kanpoko ikasketetako ikasmailetan arituz gero, beka emanen da, baldin eta irakasgai bat edo lanbide modulu bat baino gehiago uzten ez bada.

2. Ikasmaila errepikatzen ari diren ikasleei ez zaie bekarik emanen.

3. Ikasleen matrikulak ikasmaila oso bati dagokion eskola ordu kopurukoa izan beharko du, kasu bakoitzean indarra duen ikasketa planaren arabera. Ondokoa salbuespentzat hartuko da:

Urrutiko Batxilergoaren ikasketa ofizialetako ikasleek, aurrez lehen ikasmaila osoan matrikulaturik egon badira eta, beraz, irakasgai solteetako matrikula egin badezakete, beka erdietsi ahal izateko, gutxienik lau irakasgaitan matrikulatu beharko dute, eta horiek osorik gainditu.

4. Ikasturteren bat ikasi gabe pasatu baldin bada, 2011-2012 ikasturterako adierazitako baldintzak ikasleak egindako azken ikasturtean betetzea eskatuko da.

5. Bekadun gisa osoki edo partzialki egindako ikasketen kasuan, ezin izanen da beka edo laguntzarik lortu ikasketak aldatu badira, aldaketa horrek hezkuntza prozesuan ikasturte bat edo gehiago galtzea baldin badakar, 2.2 arauan xedatutakoa izan ezik.

VII.-Unibertsitate mailako ikasketetarako baldintza akademikoak.

7. araua. Unibertsitate mailako ikasketetarako beka edo laguntza lortzeko, honako baldintza akademiko hauek bete behar dira:

1. Gradua lortzera bideratutako unibertsitate ikasketak.

1.1.-2011-2012 ikasturtean ondoko kalifikazioak lortzea:

Goi Eskola Teknikoetako, Itsasgintza Zibileko, Informatika Fakultateetako, Arkitektura eta Ingeniaritza Teknikoko eta Informatikako Unibertsitate Eskoletako ikasketetan, matrikulatuta dituzten kredituen %70 gutxienik gainditzea ekain eta iraileko deialdien artean.

Gainontzeko unibertsitate edo goi ikastetxeetako ikasketak badira, matrikulatuta dituzten kredituen %80 gutxienik gainditzea ekain eta iraileko deialdien artean.

Kasu guztietan, deialdiren batean ikasleak azterketa egiteari uko egiten badio, irakasgai horiek gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira.

1.2.-Beka lortu ahal izateko, eskatzaileek 2012-2013 ikasturtean gutxienez 60 kreditutan matrikulatuta egon beharko dute, hau da, ikasketetan arduraldi osoan aritu beharko dute.

1.3.-Hala eta guztiz ere, ikasturte batean 30etik 59ra arteko kreditutan matrikulatzen diren ikasleek ere beka lortu ahal izanen dute. Deialdi honi dagokionez, egoera horri matrikula partziala deituko zaio, eta ondoko arauak aplikatuko zaizkio:

-Matrikula partziala aukeratzen dutenek, hau da, ahalik eta kreditu gehienetan matrikulatzen ez direnek, bakarrik matrikula eta garraioari dagozkien kontzeptuak jaso ahal izanen dituzte. Gainera, kreditu horiek lauhileko/seihileko bakar batean egiten badira, bekaren zenbatekoa ondokoa izanen da: garraio kontzeptua badagokio, haren %50, gehi matrikula kontzeptua (kasu honetan ez da aplikatuko %50eko murrizketa). Ondorengo ikasturtean beka mantendu ahal izateko, matrikulatuta dituzten kreditu guztiak gainditu beharko dituzte.

1.4.-Matrikula sei hilean behin edo lau hilean behin egiten den ikasketa planen kasuan, beka lortu ahal izateko, aurreko atalean ezarritako kreditu kopuruaren %50ean matrikulatu beharko dira ikasleak. Hala ere, hurrengo lauhilekoan edo seihilekoan matrikula osatu beharko dute, 1.2. puntuan adierazitako kreditu kopurura iristeko. Matrikula aldatu edo zabaltzen bada, agiri bidez frogatu beharko da Hezkuntza Departamentuko Beka Bulegoan.

1.5.-Ikasgelako modalitateaz (presentziala) besteko graduko ikasketak egiten dituzten ikasleek matrikula kontzeptua jaso ahal izanen dute. Ondorengo ikasturtean beka mantendu ahal izateko, matrikulatuta dituzten kreditu guztiak gainditu beharko dituzte.

2. Kredituka egituratuta dauden ikasketak (gradua izan ezik).

2.1.-2011-2012 ikasturtean aurreko 1.1 puntuan graduko ikasketetarako ezarritako kalifikazioak eta betebeharrak lortzea.

2.2.-Ikaslea 2012-2013 ikasturtean, gutxienik, kreditu kopuru honetan matrikulaturik egotea: ikasketa plana osatzen duten kredituen kopurua zati ikasketa plan horren urte kopurua, alde batera utzita hautapen libreko irakasgaien kredituak. Betiere, planen urte kopurua kontatzeko orduan, azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuan (abenduaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta ondoko aldaketetan ezarritakoa aintzat hartuko da, izan ere, errege dekretu horren bidez ezarri ziren Espainiako lurralde osoan ofizialak eta baliozkoak diren unibertsitate tituluetako ikasketa planetarako jarraibide orokor komunak.

Matrikula aldatu edo zabaltzen bada, agiri bidez frogatu beharko da Hezkuntza Departamentuko Beka Bulegoan.

2.3.-Hala eta guztiz ere, ikasturte batean 30etik 59ra arteko kreditutan matrikulatzen diren ikasleek ere beka lortu ahal izanen dute. Deialdi honi dagokionez, egoera horri matrikula partziala deituko zaio, eta ondoko arauak aplikatuko zaizkio:

a) Matrikula partziala aukeratzen dutenek, hau da, ahalik eta kreditu gehienetan matrikulatzen ez direnek, bakarrik matrikula eta garraioari dagozkien kontzeptuak jaso ahal izanen dituzte. Gainera, kreditu horiek lauhileko/seihileko bakar batean egiten badira, bekaren zenbatekoa ondokoa izanen da: garraio kontzeptua badagokio, haren %50, gehi matrikula kontzeptua (kasu honetan ez da aplikatuko %50eko murrizketa). Ondorengo ikasturtean beka mantendu ahal izateko, matrikulatuta dituzten kreditu guztiak gainditu beharko dituzte.

2.4.-Ikasgelako modalitateaz besteko ikasketak egiten dituzten ikasleek matrikula kontzeptua jaso ahal izanen dute. Ondorengo ikasturtean beka mantendu ahal izateko, matrikulatuta dituzten kreditu guztiak gainditu beharko dituzte.

3. Kurtsoka egituratutako ikasketak (ikasketa plan zaharrak).

3.1.-2011-2012 ikasturtean ondoko kalifikazioak lortzea:

Goi Eskola Teknikoetako, Itsasgintza Zibileko, Informatika Fakultateko, Arkitektura eta Ingeniaritza Teknikoko eta Informatikako Unibertsitate Eskoletako ikasketetan, matrikulatutako irakasgai guztiak gainditzea, bi izan ezik gehienez.

Gainontzeko unibertsitate ikasketak edo goi mailako ikasketak badira, matrikulatuta dituzten irakasgai guztiak gainditzea bat izan ezik gehienez, ekaineko eta iraileko deialdien artean.

Aurreko bi kasuetan, deialdiren batean ikasleak azterketa egiteari uko egiten badio, irakasgai horiek gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira. Lauhileko edo seihileko irakasgaiak urte osoko irakasgai erditzat hartuko dira.

Ikaslea, 2012-2013 ikasturtean, hurrengo ikasmailako irakasgai guztietan lehen aldiz matrikulaturik egotea.

4. Gutxieneko irakasgai edo kredituetan baino gehiagotan matrikulatuz gero, horiek denak kontuan hartuko dira ebazpen honen bidez ezarririko betebehar akademikoak baloratzeko.

Hori deusetan ukatu gabe, hautapen organoek baloratu eta aintzat hartzen ahalko dute ikaslearen ohi ez bezalako aprobetxamendu akademikoa, kasuan kasuko ikasketa planak ezarritako urte kopurua baino denbora laburragoan egiten baditu bere ikasketak.

5. Ikasketa planek edo unibertsitateko araudiak mugatzen badute ikaslea matrikula daitekeen kredituen kopurua, ikasleak beka lor dezake baldin eta ahal duen irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatzen bada, aurreko lerroaldeak aipatutako gutxieneko kopurura iristen ez bada ere. Gorabehera hori agertuko da ikastetxeak luzatutako matrikula egiaztagirian.

6. Ikasleak 2012-2013 ikasturtean matrikulaturik egon behar duen irakasgai edo kredituen gutxieneko kopurua, aurreko ataletan finkatutakoa, ez zaie karrerako azken ikasmaila egiten ari direnei eskatuko karrera amaitzeko falta zaizkien kredituengatik, horren zergatikoa aurreko ikasmailako edo ikasmailetako aprobetxamendu akademiko hobea baldin bada. Horregatik ez bada, 2012-2013 ikasturtean matrikulaturiko irakasgai edo kredituek gutxienez ere beka lortzeko behar direnen %50 izan beharko dute.

7. Aurreko ataletan aipatutako gutxieneko horietan ez dira inolaz ere sartuko espezialitate desberdinetako irakasgaiak, ez kasuan kasuko titulua eskuratzeko behar den kreditu kopurua gainditzen duten irakasgaien kredituak, ez eta irakasgai baliozkotuak edo antzekoak ere.

8. Beka ikasketa planaren ikasmailak adina deialditan gehi batean eskuratu ahal izanen da. Gehigarria den urte horretan bekaren zenbatekoa dagokionaren %50ekoa izanen da, matrikula kontzeptuagatik emanen dena izan ezik, kasu horretan dagokionaren %100ekoa izanen baita.

9. UHUNek hogeita bost urtetik goitikoentzat antolatzen duen unibertsitatera sartzeko prestakuntza kurtsoa egiten duten ikasleek kurtso horretarako beka urte bakarrean izanen dute.

10. UHUNen egiten diren lizentzia edo diplomaturako ikasketetarako, goragoko ikasmaila bateko matrikula gehienez ere bi ikasturteko epean egin beharko da, aurreko ikasturtean bekaren %50 eman bazen.

11. UHUNen egiten diren gradu ikasketetan, ikasleek 30 kreditutan matrikulatu beharko dute gutxienez. Hurrengo urtean beka jaso nahi izanez gero, kreditu guztiak gainditu beharko dituzte.

12. UHUNen egiten diren master ikasketetan, ikasleek 30 kreditutan matrikulatu beharko dute gutxienez. Hurrengo urtean beka jaso nahi izanez gero, kreditu guztiak gainditu beharko dituzte.

13. Beka edo ikasketarako laguntza lortzen duten goi mailako ikasleei, 2011-2012 ikasturtean irakasgai edo kredituren bat gainditu gabe badute, bakarrik %70 ordainduko zaie eskubidea duten kontzeptu guztietan, eskatzailearen per capita errentaren tartearen arabera.

14. 2011-2012 ikasturteko irakasgairik edo krediturik gainditu gabe ez duten goi mailako ikasketetako ikasleek, ikasmaila horretan bitan edo gehiagotan matrikulatu badira irakasgairen batean, eta horren ondorioz ez badira matrikulatu ikasketa planaren arabera ikasmaila horri dagozkion kreditu guztietan eta, beraz, ez badituzte ikasmailari dagozkion kreditu guztiak gainditu, aurreko paragrafoan aipatutako zigorra izanen dute.

VIII.-Masterreko titulu ofiziala lortzeko ikasketetarako baldintza akademikoak.

8. araua. 1. Masterreko titulu ofiziala eskuratzeko ikasketetarako beka edo laguntza lortzeko, honako baldintza akademiko hauek bete behar dira:

1.-Ikasleak master bat egiteko aukera ematen dizkion aurreko ikasketak gaindituak izan beharko ditu edo behar den titulua eduki beharko du.

2.-Master ofizialetako lehenengo ikasmailan beka eskatzeko, ikasleak gutxienez 60 kreditutan egon beharko du matrikulatuta 2012-2013 ikasturtean.

Gutxieneko kredituetan baino gehiagotan matrikulaturik badago, horiek guztiak hartuko dira kontuan ikaslearen errendimendu akademikoa baloratzean.

Master ofizialen kasuan, ikasketa planaren ikasmailak adina deialditan lortu ahal izanen da beka, ez gehiagotan. Horretarako, ulertuko da 60 kreditu baino gehiago eta 120 kreditu baino gutxiagoko ikasketa planek urte eta erdi dirautela. Kasu horretan, bigarren urteko bekaren zenbatekoa deialdian xedatutakoari jarraikiz bidezko izanen zatekeenaren %50ekoa izanen da, irakaskuntzarako laguntza izan ezik, osorik pagatuko baita.

3.-Master ofizialetako ikasketetako lehenengo ikasmailarako beka eskatzen dutenek masterra egiteko aukera ematen dioten unibertsitate ikasketetako espediente akademikoan 6,50 puntuko batez besteko nota dutela frogatu beharko dute. Masterrak lanbide arautu batean jarduteko gaitzen badu, batez besteko nota 6,00 puntukoa izanen da. Horretarako, irakaskuntza teknikoetako ikasketen batez bestekoak 1,17 koefizientearekin biderkatuko dira.

Masterra egiteko aukera bigarren zikloko titulazioak gainditzeari esker lortu bada, batez bestekoa kalkulatzeko, aurretik egindako lehen zikloko kalifikazioak ere hartuko dira kontuan.

4.-Masterreko bigarren urtean beka eskatzeko, ikasleak lehenengo ikasmailan matrikulatuta dituzten kreditu guztiak gainditu dituela frogatu beharko du. Horrez gain, aurreko atalean zehaztutako masterra egin ahal izateko batez besteko nota duela frogatu beharko du eta titulua lortzeko falta zaizkion kreditu guztietan matrikulatu.

5.-Aurreko puntuan adierazten den batez bestekoa kalkulatzeko, arau hauek aplikatuko dira:

5.1. Kalifikazioak baremo honen arabera kontatuko dira:

Ohorezko matrikula (bikain eta aipamena) = 10 puntu.

Bikain (9-10 puntu) = 9 puntu.

Oso ongi (7-8,9) = 7,5 puntu.

Nahikoa edo gai (5-6,9) = 5,5 puntu.

5.2. Irakasgaien arabera antolatutako ikasketa planak izanez gero, batez besteko nota guztira lortutako puntuak irakasgaien artean zatituz lortuko da.

Kredituen arabera antolatutako ikasketa planen kasuan, irakasgai bakoitzari aurreko baremoa aplikatu eta gero lortzen den puntuazio hori osatzen duten kreditu kopurua kontuan hartuta haztatuko da, formula honi jarraikiz:

B - (P x IKK) / EKK

B = Irakasgai bakoitzean lortutako notaren haztapenaren balioa.

P = Irakasgai bakoitzaren puntuazioa, aurreko puntuko baremoa kontuan hartuta.

IKK = Irakasgaiaren kreditu kopurua.

EKK = Eginiko kreditu kopurua, agindu honen arabera kontatzen ahal dena.

Formula horren aplikazioaren ondoriozko balioak batu eginen dira. Horren emaitza izanen da azken batez bestekoa.

5.3. Baliozkotu eta egokitutako irakasgai edo kredituak abiapuntuko ikastetxean lortutako kalifikazioari dagozkion puntuetan emanen dira. Kalifikazio hori ez dagoenean nahikotzat joko da (5,5 puntu).

5.4. Kalifikaziorik ez daukaten irakasgai eta kreditu onartuak ez dira espedientean sartuko.

5.5. Atzerriko unibertsitateetatik datozen espedienteen batez besteko nota kalkulatzeko, hautapen epaimahaiak Espainiako hamartar sistemara egokituko du, irakasgaiz irakasgai, kontuan hartuz jatorrizko kalifikazioan gainditzeko behar den gutxieneko nota eta gehieneko nota eta horren arabera Espainiako hamartar kalifikazioko sisteman dagokiena.

5.6. Masterreko lehenengo ikasmaila egin behar duten ikasleen batez bestekoaren ziurtagiriak egitean, unibertsitateek irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretua hartu beharko dute kontuan. Dekretu horrek ezartzen ditu kredituen Europako sistema eta kalifikazioen sistema, Espainia osoan balio duten unibertsitateko titulazio ofizialetan.

IX.-Datuak bildu eta uztea.

9. araua. Beka edo laguntzen eskatzaileek inprimaki ofizialetan eskatzen zaizkien datu guztiak eman beharko dituzte. Datu horiek eman nahi ez izateak eskatutako beka ukatzea ekar dezake berarekin.

Inprimaki horretan jarritako datu pertsonalak, eta bekak edo laguntzak emateko eskatzen diren gainerako agiriak, Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren ardurapeko fitxategi automatizatu batean jasoko dira.

Aipatu unitate organikoak edozein unetan erabil ditzake fitxategi horretako datuak, egiazkoak ote diren baieztatzeko.

Hezkuntza Departamentuak familia unitateko kideen datu ekonomiko-finantzarioak eskura ditzake Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentutik, paperean eta euskarri informatikoan hartzeko moduko igorpen elektronikoaren bidez, beka eta laguntzen deialdi orokorreko 4. eta 10. arauetan aipatzen diren baldintza ekonomikoen gaineko informazioa osatzeko, hots: diru-sarrerak, errentak, inbertsioak, ondareko ondasunak, subsidioak, onurak, pentsio planak, zerga beharkizunen betetzea eta beste.

Hezkuntza Departamentuak ahalmena du eman eta ukatu diren beka eta laguntzen zenbateko eta kontzeptuei buruzko datuak eta eskatzaileen identifikazio eta ikasketei buruzkoak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari, udalei eta beste ikasketa zentroei lagatzeko, eta bankuko datuak, orobat, beka edo laguntza kobratzeko eskatzaileak hautatutako finantza entitateei.

X.-Baldintza ekonomikoak.

10. araua. Honako hauek dira eskatzen diren baldintza ekonomikoak:

10.1. Beka edo ikasketarako laguntza hartu ahal izateko, familiaren errenta erabilgarriaren eta familiaren ondareen atalaseak hartuko dira kontuan, deialdi honetako 10. eta 11. arauetan xedatu bezala.

10.2. Familiaren errenta.

a) Familia unitatea zer den.

Bekarako, familia unitateko kide hauek hartuko dira kontuan: ikaslea, haren aita eta haren ama edo, bidezko bada, tutorea edo ikasle adingabea zaindu eta babesten duen pertsona, eta senide ezkongabeak, 2011ko abenduaren 31n 30 urtetik beherakoak badira eta egun horretan familiaren etxean bizi baziren, edo zaharragoak, legez %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna badute.

Gurasoak bereiziak edo dibortziatuak badira, beka eskatzen duen ikaslearekin bizi ez dena, aita edo ama, ez da zenbatuko.

Alargunak edo dibortziatuak berriz ezkonduz gero, ezkontide berria familia unitateko kidetzat hartuko da ondorio guztietarako. Izatezko bikoteen kasuan, berdin jokatuko da.

Ikaslea ezkondua bada edo ezkontzaren baliokidea den harreman bateko bikotekidearekin bizi bada, familia unitatea eurek osatuko dute, bai eta arestian aipatu diren adinaren, bizikidetasunaren eta minusbaliotasunaren gaineko baldintzak betetzen dituzten seme-alaba ezkongabeek ere, horrelakorik badu. Halakoetan, eskatzailea burujabetzat hartuko da eta 4.1.b) araua aplikatuko zaio.

b) Familia unitateko kide bakoitzaren errenta nola kalkulatu.

2011ko PFEZren aitorpena aurkeztu beharra duten familia unitateko kideen kasuan, hauxe izanen da banakako errenta:

-Zerga oinarriaren zati orokorra.

-Ken ezkontidearen aldeko konpentsazio pentsioak eta elikatzeko urteko sariak, epailearen erabakiz ezartzen direnean, eta bikotekide egonkorraren alde ordaindutako kantitate legez galdagarriak.

-Gehi aurrezkiari dagokion zati bereziaren zerga oinarria.

-Gehi PFEZaren ondorioetarako salbuetsita dauden gainerako errentak, hala nola erabateko baliaezintasun iraunkorrekoak edo baliaezintasun handikoak, kalte-ordainak, loteria sariak, aitak edo amak seme-alabak elikatzeko hartzen dituen urteko sariak, kontuan hartu gabe jasotako ikasketa beka edo laguntzak.

Ondorio praktikoetarako, banakako errenta eragiketa hauen bidez kalkulatuko da, 2011ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion laukitxoekin:

507 laukia - 511 laukia - 822 laukia + 8841 laukia + 529 laukia

PFEZaren aitorpena egitera beharturik ez dauden familia unitateko kideen kasuan, bakoitzaren errenta honela kalkulatuko da: 2011. urtean eskuratutako diru-sarrera gordinen batura, edozein dela beren iturria, barnean sarturik ondasun higiezinak alokatzeagatik jasotako errentak eta enpresa, lanbide eta nekazaritza jardueren ondoriozko diru-sarrera garbiak. Ateratzen den zenbatekotik besteren konturako langileen Gizarte Segurantzako kotizazioak kendu beharko dira.

c) Familiaren errenta erabilgarriaren kalkulua.

Familiaren errenta eskatzailearen eta haren ezkontidearen banakako errenten eta familia unitateko beste kideen banakako errenten %50aren batura izanen da, aurreko atalean adierazi bezala kalkulatuak. Guztira ateratzen den kopuru horretatik 2011ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenetan familia unitateko kideei dagokien aurretiazko kuota diferentziala kenduko da (578 edo 569 laukitxoa).

10.3. Familiaren errenta erabilgarriaren kenkariak.

Beka emateari dagokionez ezarri denaren arabera familiaren errenta erabilgarria lortu eta gero, errenta horretatik kontzeptu hauei dagozkien kopuruak kentzen ahalko dira:

A) Familia ugaria.

-Hiru edo lau seme-alaba dituzten familiak: 623 euro seme edo alaba bakoitzarengatik.

-Lau seme-alaba baino gehiago dituzten familiak: 832 euro seme edo alaba bakoitzarengatik.

B) Familiako buruaren, ezkontidearen, ikaslearen edo anai-arrebetako baten minusbaliotasuna.

-2.078 euro, %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duen kide bakoitzarengatik.

-3.325 euro, %66ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duen kide bakoitzarengatik.

C) Unibertsitateko ikasketak direla eta etxetik kanpo bizi diren bi anai-arreba edo gehiago daudenean:

-1.296 euro egoera horretan dagoen seme edo alaba bakoitzarengatik.

10.4. Alde batera utzita 10. arauaren arabera kalkulatutako familiaren errenta, 2012-2013 ikasturterako beka ukatu eginen da baldin eta ondoren azaltzen diren familiaren ondarea adierazten duten atalaseak gainditzen badira:

a) Familia unitateko kide konputagarriak direnen hiri finken katastro balioen batura, ohiko etxebizitza izan ezik, 108.966 euro baino handiagoa bada.

b) Familia unitateko kide konputagarriak direnen landa finken katastro balioen batura ez da kide konputagarri bakoitzeko 16.675 euro baino handiagoa izanen.

c) Familia unitatearen kide konputagarrien ondasun higigarrien kapitalaren etekinen saldo positiboa gehi ondarearen irabazi eta galeren saldo positiboaren arteko baturak, salbu etxebizitza erosteko edo zaharberritzeko jasotako diru-laguntzak, ezin izanen du gainditu 2.159 euroko kantitatea (2011ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion laukiak: 8810 laukia + 8808 laukia-708 laukia).

Ondarea adierazteko elementu horiek 2011ko abenduaren 31n duten balioaren arabera kontatuko dira, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko araudian xedatutakoarekin bat.

-Aurreko paragrafoetan ageri diren elementuen balioaren konputuaren ondorioetarako, familiako edozein kide konputagarrirenak diren elementuen balioaren %50 murriztuko da, eusle nagusienak izan ezik.

-Orobat, beka edo laguntza ukatuko da familia unitateko kide konputagarri bat edo batzuk enpresa, merkataritza, industria, nekazaritza eta abeltzaintza edo lanbide jardueren titular izan eta, enpresa horren igorpen eta trafikoko jardunean, urteko negozio bolumena 449.746 eurokoa baino handiagoa bada, Balio Erantsiaren Zerga kenduta.

Urteko negozio bolumenaren gainean 10.4 arau honetan ezarritako gehienekoak %20 handituko dira familia unitatearen bosgarren kidetik aurrera.

10.5. Eskatzaile den familia unitatearen kide guztiek beren betebehar fiskal eta parafiskalak eguneratuak edukitzea.

Baldin eta behin-behineko ebazpena ematen den unean ez badituzte betebeharrak eguneratuak, geroago bete dituztela frogatzen duen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren ziurtagiria eraman beharko dute, behin-behineko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta gehienez ere hilabeteko epean.

Zehazki, beka edo laguntza eskatu duenak edo haren familia unitateko kideek, PFEZren aitorpena aurkeztera beharturik egonik, PFEZren aitorpen osagarriak aurkezten badituzte, errenta iturri berberengatik edo beste batzuengatik, besterik gabe eskatutako beka edo laguntza ukatuko zaie, edozein direla ere inguruabarrak edo aurkezten den dokumentazio osagarria.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak egindako PFEZren behin-behineko edo behin betiko likidazioa badago, hori erabiliko da familiaren per capita errenta zehazteko.

10.6. Honako kontzeptu hauei dagokienez: oinarri orokorra, berezia, zerga-oinarria, likidazio-oinarria, konpentsazioak, murriztapenak, errenta salbuetsiak, pentsio planak, gizarte aurreikuspeneko sistema alternatiboak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, atxikipenak, PFEZren konturako ordainketak, aurretiazko kuota diferentziala eta PFEZren aitorpena egin beharra, legeriak agintzen duenari men eginen zaio.

10.7. Baldin eta 2011. urteari buruz aitortutako inguruabar ekonomikoek PFEZren aitorpenak aurkezteko datan espero ez zen urripen larriren bat jasan badute, errentak erdiesten dituen familia unitateko kideren bat hil delako edo lanerako ezgaitasunaren edo langabeziaren egoerara iragan delako, eskatzaileak horixe adieraziko du espresuki eskabideari atxikitako orri batean eta egoera hori frogatzen duten agiriak erantsi beharko dizkio nahitaez, eta baita 2012. urteko PFEZren aitorpenaren kopia ere (aitorpen hori egiten denean).

Aldaketa hori eskaera aurkezten denetik 2012ko abenduaren 31ra bitartean gertatuko balitz, berdin eginen da, Beka Bulegora eskabide bat igorriz, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña). 2012ko abenduaren 31 eta gero gertatutako aldaketak ez dira aintzat hartuko ikasturte honetarako.

Behin 15.3 arauan aipatutako epea amaitutakoan ez da onartuko 2011. urtearekin alderatuta diru-sarreren urripen larria frogatzeko beste dokumentaziorik.

10.8. Eskatzailea ikaslea bera bada eta bere kargura diru-sarrerarik gabeko ahaiderik badu (guraso edota senideak), horiek elementu zatitzaile izanen dira, egoera hori agiri bidez frogatzen baldin badu, betiere, eta bere karguko ahaideen diru-sarrerak batu eginen dira familiaren per capita errenta erabilgarria ateratzeko.

10.9. Lanbidearteko gutxieneko soldata baino familiaren errenta txikiagoa duten familia unitateen eskaerak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentura igorri ahalko dira, azterketa zehatz-mehatza egin diezaieten.

Edozein errenta-iturri ezkutatzen bada, eskatutako laguntza ukatuko da.

Iruzurrari aurre egiteko asmoz, bekak erdiesteko aurkezten diren eskaeren gaineko kontrolean, hezkuntza administrazioak erabaki dezake aurreko atalak aipatzen duen ezkutatzea eman dela, edonolako frogaren bidez eta, bereziki, administrazio publikoetako beste organoetan dauden datuez baliatuz.

Bekarako eskaera aurkezteak berarekin dakar Hezkuntza Departamentuari baimena ematea ondareari eta errentei buruz behar dituen datuak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren bidez lortzeko, betiere bekaren ondorioetarako.

XI.-Beka eta laguntzak hartzea eta haien zenbatekoa.

11. araua. 1. Nafarroako Gobernuak ikasle batengatik beka edo laguntzaren bat ematen badu, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ere ikasle horri beka edo laguntza ematen badio edo matrikula ordaintzetik salbuesten badu, Nafarroako Gobernutik bi zenbateko horien guztirako absolutuen arteko aldea bakarrik jasotzeko eskubidea izanen du, Nafarroako Gobernuarena beste entitateak emandakoa baino handiagoa baldin bada betiere.

Alde hori kalkulatzeko helburu bakarrarekin, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen irakaskuntza bekaren eta Hezkuntza Departamentuak ematen duenaren zenbatekoak berdintzat hartuko dira.

Bien arteko aldea zero edo Nafarroako Gobernuarena txikiagoa bada, nahitaez beste entitateak emandako beka edo laguntza hautatuko du. Aipatutako alde hori kalkulatzeko, ez dira sartuko Nafarroako Gobernuak emandako bigarren matrikulatarako beken eta Laguntza Bereziaren zenbatekoak, ezta Nafarroako Unibertsitatean eta Iruñeko "San Miguel Arcángel" Ikasketa Teologikoetako Goi Mailako Ikastetxean matrikulatutako ikasleentzat irakaskuntza kontzeptuagatik ematen diren laguntzak ere, edota Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriotik edo Eusko Jaurlaritzatik liburuetarako edo eskolako materialerako, errendimendu akademikoagatik, karrera bukaerako proiekturako, konpentsazio osagarri gisara edo oinarrizko gehigarri gisara har daitezkeenak.

11.2. Edozein kontzepturengatik matrikulak merkeago edo doan ateratzen badira, onura horiek irakaskuntza kontzeptuagatik emandako laguntzaren zenbatekotik deskontatuko dira, familia ugaria edo ohorezko matrikula izateagatik egiten diren deskontuak izan ezik.

Nolanahi ere, irakaskuntza kontzeptuagatik emandako zenbatekoa ezin izanen da matrikularen benetako kostua baino handiagoa izan.

11.3. Beka edo laguntzaren zenbatekoa zehazteko, eskuarki, eskabideak familiaren errenta erabilgarriaren arabera ordenatuko dira, 10. arauan ezarritakoaren arabera kalkulaturik, tarte hauetan:

KIDE KOPURUA

1. TARTEA euroak

2. TARTEA euroak

3. TARTEA euroak

4. TARTEA euroak

1

7.072

9.264

11.035

12.246

2

14.144

18.528

22.069

24.492

3

21.216

27.792

33.104

36.739

4

28.288

37.056

44.138

48.985

5

35.360

46.320

55.173

61.231

6

42.432

55.584

66.207

73.477

7

49.504

64.848

77.245

85.722

8

56.576

74.112

88.283

97.967

Hortik gorako kide bakoitzeko:

5.840

7.649

9.110

10.111

11.4. Beka edo laguntzen zenbatekoa honako hau izanen da irakaskuntza mailen arabera:

11.4.1.-Ikasketetarako beka edo laguntzak.

Irakaskuntza kontzeptuari dagokionez, irizpide hau aplikatuko da zenbatekoa kalkulatzeko:

Unibertsitateko maila eta Goi mailako arte ikasketak.

a) Ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten badira, errenta tarteei dagozkien bekak honako hauek izanen dira:

-1. tartea: matrikularen kostuaren %100.

-2. tartea: matrikularen kostuaren %70.

-3. tartea: matrikularen kostuaren %50.

b) Unibertsitateko ikasketak edo master ofizialak Nafarroako Unibertsitatean edo Iruñeko "San Miguel Arcángel" Ikasketa Teologikoetako Goi Mailako Ikastetxean egiten badira, errenta tarteei dagozkien bekak edo laguntzak honako hauek izanen dira:

-1. tartea: kasuan kasuko ikastetxe pribatuko matrikularen kostuaren eta dagokion ikastetxe publikoko matrikularen kostuaren arteko aldearen %93 (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren prezio akademikoak).

-2. tartea: kasuan kasuko ikastetxe pribatuko matrikularen kostuaren eta dagokion ikastetxe publikoko matrikularen kostuaren arteko aldearen %80 (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren prezio akademikoak).

-3. tartea: kasuan kasuko ikastetxe pribatuko matrikularen kostuaren eta dagokion ikastetxe publikoko matrikularen kostuaren arteko aldearen %53 (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren prezio akademikoak).

-4. tartea: kasuan kasuko ikastetxe pribatuko matrikularen kostuaren eta dagokion ikastetxe publikoko matrikularen kostuaren arteko aldearen %40 (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren prezio akademikoak).

Atal honetako goi mailako ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan ikasteko beken zenbatekoak, irakaskuntza kontzeptuari dagozkionak, zehaztutako ehunekoen arabera kalkulatuko dira eta ez dira inolaz ere hauek baino handiagoak izanen:

-1. tartean: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikorako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezarrita duen tasa halako 4,8.

-2. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikorako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezarrita duen tasa halako 3,5.

-3. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikorako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezarrita duen tasa halako 2,5.

-4. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikorako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezarrita duen tasa halako 1,5.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren prezio akademikoen zenbatekoa ekainaren 29ko 1000/2012 Errege Dekretuko laugarren xedapen gehigarrietako 1. eta 2. ataletan xedatutakoaren arabera ezarriko da. Errege Dekretu horrek familiaren errenta eta ondareen atalaseak eta ikasketetako beka eta laguntzen zenbatekoak zehazten ditu, 2012-2013 ikasturterako, eta abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua, banakako ikasketetako beka eta laguntzen araubidea lehenengo matrikularako ezartzen duena, zati batean aldatzen du.

c) Ikasketak arestiko a) eta b) ataletan sartzen ez diren goi mailako beste ikastetxe publiko zein pribatuetan egiten badira, bekak hauek izanen dira:

-1. tartea: Hezkuntza Departamentuaren prezio akademikoaren %100.

-2. tartea: Hezkuntza Departamentuaren prezio akademikoaren %70.

-3. tartea: Hezkuntza Departamentuaren prezio akademikoaren %50.

Hezkuntza Departamentuaren prezio akademikoen zenbatekoa Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak uztailaren 13ko 442/2012 Ebazpenean ezarritakoa izanen da. Ebazpen horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen ditu, lehenengo matrikularako.

Aurreko lerroaldeetako tasen zenbatekoa kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko bigarren aldiko edo hurrengo aldietako kreditu edo irakasgaien matrikulak, ezta administrazio zerbitzuetako tasa hauek ere: espedientea irekitzea ikasketak hasteagatik, lekuz aldatzea, nortasun-txartelak luzatzea, baliozkotzeak, egokitzapenak, etab.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Goi Eskola Teknikoetan, horietan egindako ikasketetako matrikulazioaren kasuistika berezia dela eta, aurreko ataletan zehaztutako zenbatekoak ondoko eragiketaren arabera handituko dira: bigarren aldiz matrikulatuta dituzten kreditu kopurua bider tarteen araberako ondoko zenbatekoa:

-1. tartea: Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan bigarren matrikularako ezarritako prezioen arteko aldearen %100.

-2. tartea: Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan bigarren matrikularako ezarritako prezioen arteko aldearen %70.

-3. tartea: Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan bigarren matrikularako ezarritako prezioen arteko aldearen %50.

Derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak.

Irakasgairen bat edo modulu profesionalen bat gainditu gabe edukiz gero eta aurreko arauek ikasleari beka edo laguntza lortzeko bide ematen badiote, haren zenbatekoa %70 gutxituko da eskubidea sortzen duten kontzeptu guztietan, eskatzailea sarturik dagoeneko per capita errenta tartearen arabera.

2012-2013 ikasturtean Nafarroako ikastetxe itunduetan goi mailako heziketa zikloak egiten dituzten ikasleentzako laguntzak izanen dira Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 2012ko ekitaldirako ezarri diren eta 2013ko ekitaldirako ezarriko diren hileroko kuoten %100, %70 eta %50, familiaren errenta erabilgarriko 1., 2. eta 3. tarteen arabera, hurrenez hurren.

Derrigorrezko ikasketen ondotik egiten diren unibertsitatez kanpoko gainerako ikasketetako edo goi mailako heziketa zikloetako ikasleentzat, aurreko kasuan sartuak ez daudenentzat, diru-laguntzarik jasotzen ez duten edo itundu gabe dauden ikastetxe pribatuetan arituz gero, bekak honenbestekoak izanen dira:

1. TARTEA

2. TARTEA

3. TARTEA

581 euro

407 euro

291 euro

Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan derrigorrezkoak ez diren ikasketak egiten dituzten ikasleendako irakaskuntza laguntzak maiatzaren 21eko 49/2012 Foru Aginduan ezarritakoak izanen dira (101. NAO, maiatzaren 29koa), betiere ikasketa horiek deialdi honetako 2. arauan sarturik badaude eta kontuan harturik eskatzailea zein errenta tartetan dagoen:

-1. tartea: matrikularen kostuaren %100.

-2. tartea: matrikularen kostuaren %70.

-3. tartea: matrikularen kostuaren %50.

11.4.2.-Garraiorako beka edo laguntzak.

Garraioaren kostua kalkulatzeko, herrien arteko distantzia (km) bider astean egin beharreko bidaia kopurua eginen da (joan-etorriak). Eta gero, hortik ateratzen dena bider 2,56 eginen da.

Aurreko formulan kalkulatutako kostuaren ehuneko jakin bat ordainduko da, familiaren errenta erabilgarriaren tartearen arabera.

1. TARTEA

2. TARTEA

3. TARTEA

%100

%80

%60

2012-2013 ikasturtean erdi edo goi mailako heziketa ziklo baten azken ikasmailan ari diren ikasleek laguntza horri dagokion %35 soilik lortu ahalko dute ikasmaila horretan lantokietako prestakuntza besterik ez bada.

11.4.3.-Jantokirako beka edo laguntzak.

1. TARTEA

euroak

2. TARTEA

euroak

3. TARTEA

euroak

Jantokirako zenbatekoa astean

133

93

67

11.4.4.-Egoitzarako beka edo laguntzak.

1. TARTEA

euroak

2. TARTEA

euroak

3. TARTEA

euroak

2.714

1.900

1.357

2012-2013 ikasturtean erdi edo goi mailako heziketa ziklo baten azken ikasmailan ari diren ikasleek egoitzarako laguntzari dagokion %35 soilik lortu ahalko dute ikasmaila horretan lantokietako prestakuntza besterik ez bada.

11.4.5.-Ikasgelako modalitateaz besteko ikasketak.

UHUNeko eta ikasgelako modalitateaz besteko ikasketetako ikasleek ez dute eskubiderik izanen egoitzarako edo jantokirako laguntzarik hartzeko.

11.4.6.-Ikasketetarako laguntzak emanen dira baldin eta ekintza terrorista baten ondorioz ikaslearentzat berarentzat edo gurasoentzat, tutoreentzat edo zaintzaileentzat kalte pertsonalak eratortzen badira, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

11.4.7.-Laguntza berezia.

Behar ekonomiko larria deklaratu eta frogatzen duten familia unitateek bakarrik izanen dute horretarako aukera.

Laguntza berezia jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoak izanen dira, deialdi honetako baldintza orokorrez gain (VI., VII., VIII. eta X. arauak), jarraian aipatzen diren 1. eta 2. baldintzak eta 3. atalean zehazten direnetako baten bat:

1. Familiaren per capita errenta erabilgarria 3.373 eurotik beherakoa izatea.

2. Laguntza eskatzen duen ikaslea 1997ko urtarrilaren 1a baino lehen jaio izatea.

3. Familia multzo hauetako batean egotea:

a) Errenta hartzaile nagusia 2011. urte osoan langabezian duten familiak.

b) Gurasorik gabeko umezurtzak.

c) Aita edo ama ezkongabeen edo dibortziatu edo legez bereizitako ezkontidearen seme-alabak, diru-sarrera bakarra kasu bakoitzean sortutako mantenu-sariak direnean.

d) Gurasoek edo ikasleak berak legez kalifikatutako minusbaliotasun bat dutenean (%33koa edo handiagoa).

e) Errenta jasotzaile nagusia pentsioduna duten familiak.

Betiere, laguntza eman aurretik benetako egoera sozioekonomikoa zehatz-mehatz aztertuko da, eta aurreko baldintzak frogatzen dituzten agiriekin batera, gizarte laguntzako unitateek, gizarte zerbitzuek edo udalek emandako agiri bereziak aurkeztu beharko dira.

Laguntza berezi gisa, diru-zenbateko hauek emanen dira:

-Unibertsitate mailako ikasleentzat: 1.535 euro bitarte.

-Goi mailako heziketa zikloetako ikasleentzat: 1.121 euro bitarte.

-Deialdian sartutako gainerako ikasleentzat: 815 euro bitarte.

11.4.8.-Beka edo laguntzaren kontzeptu guztiak baturik, guztira emanen den kopurua ezin izanen da lanbidearteko gutxieneko soldataren indarreko zenbatekoa baino altuagoa izan (gaur egun 8.979,60 eurokoa), ikasle jakin bati eman zaizkion laguntza guztien baturak kopuru hori gainditzen badu ere.

11.4.9.-Edozein kontzepturengatik emandako laguntzaren zenbatekoa ez da izanen horren kostua baino handiagoa.

XII.-Eman eta ukatzea.

12. araua. 1. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emanen du beka eta laguntzen eskaerei buruzko behin-behineko ebazpena, bai eta behin betikoa ere, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak proposatuta.

12.2. Beka edo laguntzaren kontzesioa eskatzailearen alde eginen da legezko ondorio guztietarako.

12.3. Hezkuntza Departamentuak edozein momentutan agintzen ahal du laguntza ematerakoan oinarri izan ziren eskaera espedienteak berrikusteko, horietan ezarritako datuak egiazkoak ote diren ziurtatzeko.

12.4. Ikuskapen prozesuan laguntzeari uko egiten diotenek edo eskatutako informazioa eta dokumentazioa aurkezten ez duten onuradunek besterik gabe galduko dute izaera hori eta itzuli egin beharko dute jasotako bekaren edo laguntzaren zenbatekoa.

12.5. Ikasketa, ekonomia edo inguruabarrei buruzko datuak ezkutatu edo faltsutuz gero, emandako laguntzak bertan behera utzi eta atzera itzuli beharra agintzen ahalko da.

XIII.-Aurkeztu beharreko agiriak.

13. araua. Beka edo laguntzetarako eskaerak Nafarroako irakaskuntza ertain eta unibertsitarioetako ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuko bulegoetan aurkeztuko dira.

Eskabideari honako hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Baliaezintasun pentsioaren, langabezia sariaren eta PFEZari atxiki gabeko beste diru-sarrera batzuen frogagiriak, horiek guztiak 2011. urteari dagozkionak.

b) Familiako buruaren banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibako libretaren lehen orrialdearen fotokopia, hartan diru-sarrera egiteko, salbu eta aurreko ikasturtean beka lortu bazen eta kontu korrontea ez bada aldatu. Bat bakarra finkatuko da familia unitate bakoitzeko.

c) Eskatzailearen, ezkontidearen eta deialdia argitaratzen den egunean 14 urte edo gehiago dituzten familiako kide guztien NANaren eta IFZren fotokopiak (NANa ez da aurkeztu beharko aurreko ikasturtean beka lortu bazen, salbu eta familia unitateko datuak aldatu badira edo familiako kideren batek 14 urte bete baditu).

d) Familia unitateak PFEZren aitorpena egin ez badu, legez horretara beharturik ez dagoelako, honako hauek erantsi beharko dizkio eskabideari:

-Udalak luzaturiko erroldatze eta bizikidetza egiaztagiria, 2011. urteari dagokiona.

-Besterentzat lanean ari direnen edo pentsiodunen kasuan, 2011. urtean izandako diru-sarreren frogagiria.

-Enpresaburu edo profesional liberalen kasuan, 2011. urtean izandako diru-sarrera gordinen aitorpena.

e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan ez dagoela dioen aitorpena.

f) Kenketen justifikazioa (familia ugaria, minusbaliotasunak ...), egiaztagiri gaurkotuak aurkeztuz.

10.3.c puntuan azaltzen diren kenkariak egotekotan, matrikulen kopia erantsiko da.

g) Bidezkotzat hartzen diren dokumentu eta ziurtagiri guztiak.

XIV.-Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

14. araua. 1. 2012-2013 ikasturterako beka edo laguntzen eskaerak honela egin daitezke:

1. www.navarra.es webgunean azaltzen den eskabide eredua betez (on-line eskabidea).

Eskabide eredu hori inprimatu behar da (pdf fitxategi bat da) paperean, eta eskatzailearen sinadurarekin aurkeztu.

2. Inprimaki ofizialak betez. Ondokoetan daude eskura:

-Nafarroako irakaskuntza ertain eta unibertsitarioetako ikastetxeetan.

-Hezkuntza Departamentuko Beken Bulegoko bulegoetan.

-www.navarra.es webgunean (zerbitzuen katalogoa).

Aukeratzen bada aurretik aipatutako 2. puntuaren arabera aurkeztea eskabidea, honako hau hartu beharko da kontuan:

Beka edo laguntza eskabide bakoitzak 3 inprimaki mota ditu:

1. "A" inprimakia, familiaren datu orokorrak dituena.

2. "B" inprimakia, beka edo laguntza zertarako eskatzen den eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren edo Eusko Jaurlaritzaren bekaren datuak jasotzen dituena.

3. "C1" inprimakiak, ikasketei buruzko datuak jasotzen dituztenak. Unibertsitateko ikasketak badira eta horien ikasketa planak kredituka egituraturik badaude, "C2" inprimakia bete beharko da.

4. "C3" inprimakiak, master ikasketak egingo dituzten ikasleek bete beharrekoak. Masterraren eta espezialitatearen izen osoa adierazi behar da.

"A" inprimakiaren ale bakarra aurkeztuko du familia bakoitzak (baldintza hori betetzen ez duten eskaerak ez dira onartuko).

"B", eta "C1" edo "C2" edo C3" inprimakiei dagokienez, beka edo laguntza eskatzen duen familiako kide bakoitzeko joko bat aurkeztuko da.

14.2. Eskabidea, agiri guztiekin batera, honako lekuetan aurkeztu beharko da:

a) Ikasketak Nafarroan egin behar badira: ikastetxean bertan.

b) Ikasketak Nafarroatik at egin behar badira: Hezkuntza Departamentuko Beka Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña).

Edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bide erabilita, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2012ko urriaren 31ra arteko epean.

14.3. Eskaera bertan adierazitako datu, ziurtagiri eta gainerako dokumentuak goitik behera eta behar bezala bete ondoren aurkeztuko da.

Eskatzaileen borondatetik kanpoko inguruabarrak direla eta, eskatutako ziurtagiriak inprimakietan jaso ezin direnean, egokiak diren dokumentu eta ziurtagiriak erantsi beharko dizkiote eskaerari.

14.4. Deialdi honen barnean sartzen ez diren ikasketa edo ikastetxeetarako eskaerak ez dira onartuko, ez eta II. arauan espresuki aipatzen diren kasuei buruzkoak ere.

14.5. Eskabideak biltzen laguntzen duten ikastetxeek, 2012ko azaroaren 12a baino lehen, aurkezturiko eskabideen zerrenda igorriko dute, bi aletan, alfabetozko hurrenkerari jarraituz, eta espediente oso eta diligentziatuak ere bai.

XV.-Ebazpena eta erreklamazioak.

15 araua. 1. Espedientea Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak bideratuko du.

15.2. Onartu eta ukatzen diren beka eta laguntzen behin-behineko zerrenda Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko da, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak proposatuta.

15.3. Behin-behineko zerrenda hori ontzat jotzen ez duten eskatzaileek espedienteak berrikus ditzala eskatzen ahal diote Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari. Horretarako hilabeteko epea izanen da ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Zerbitzu horrek, halaber, ofizioz berrikusten ahalko ditu espedienteak, deialdian aurrez ikusitakoaren aurkako arau-hausterik edo akatsik baldin bada.

15.4. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak proposatuta, onetsiko da eman eta ukatzen diren beka eta laguntzen zerrenda, baldin eta ofizio bidezko berrikuspenak, edo interesdunak hala eskatutakoak, behin-behineko ebazpenean aldaketak ekarri baditu.

15.5. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak proposatuko du aldaketei buruzko behin betiko ebazpena, Beken Batzordearekin kontsultatu ondoren.

Batzorde horrek proposatzen ahalko du, deialdiko baldintza guztiak bete ez arren, batzordearen ustez beka edo laguntza jasotzeko merezimendu aski dituzten ikasleei ere bekak ematea, merezimenduak behar bezala justifikatuz gero.

Beken batzordeak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi jn./and.

Batzordeburuordea: Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendari jn./and.

Kideak: Unibertsitate Zerbitzuko zuzendari jn./and. edo bere ordez arituko dena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntzako Goi Mailako Ikuskatzailetzaren Arloko zuzendari jn./and.

Ikasketetarako Laguntzen atalburu jn./and.

Beka bulegoburu jn.

Hezkuntzako ikuskatzaile tekniko bat.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko ikuskatzaile edo kudeatzaile bat.

Unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleen bi guraso.

Unibertsitate mailako bi ikasle, bata Nafarroako Unibertsitate Publikokoa eta bestea Nafarroako Unibertsitatekoa.

Unibertsitateetako bi ordezkari, unibertsitate bakoitzeko bat.

Idazkaria: Hezkuntza Departamentuko Zuzenbideko lizentziadun bat.

15.6. Emandako eta ukatutako beka eta laguntzen zerrenda zuzenduak lehen aipatutako ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du behin betiko izaera. Era berean, hasieratik eman edo ukatu ziren eta zuzentzeko eskatu ez ziren beken eta laguntzen behin-behineko zerrendak egun berean hartuko du behin betiko izaera.

15.7. Onartu eta ukatzen diren beken behin-behineko eta behin betiko zerrendak haiek onesteko ematen den ebazpenean aipatzen diren Nafarroako Gobernuko administrazio bulegoetako iragarki oholetan paratuko dira.

15.8. Bekak eta laguntzak eman edo ukatzeari buruzko behin betiko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, deialdi honetako 15.4. arauan aurrez ikusitako ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

15.9. Ez da erreklamazio bakarrik ere onartuko, jaso duen zentroak behar bezala zigilaturiko gordekina aurkezten ez bada.

XVI.-Beka edo laguntzen ordainketa.

16. araua. 1. Nafarroako Gobernuari beka edo laguntza eskatu ahal izateko, aurretik Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari eskatu behar diotenek Beka Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña) aurkeztu beharko dute 2013ko urriaren 31 baino lehen erakunde horren bekaren onarpenaren edo ukapenaren behin betiko jakinarazpena. Jakinarazpen hori aurkezten ez bada, beka ukatu eginen da. Ez dute aurkeztu beharrik izanen derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak Nafarroan egiten ari diren ikasleek, ez eta Nafarroako Unibertsitatean nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan goi mailako ikasketak egiten ari direnek ere.

16.2. Eskatzailearen aldeko beka edo laguntzen ordainketa eskaeran azaltzen den banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibaren bidez eginen zaio eskatzaileari.

16.3. Ebazpen honek deitutako ikasketa beken edo laguntzen onuradunaren eginbeharra da eman zaion bekak edo laguntzak berez duen helbururako erabiltzea, hots, matrikulaziorako, klaseetan parte hartzeko, azterketak egiteko, eta halaxe badagokio, laguntzaren helburu diren gastuak ordaintzeko.

Horren ondorioetarako, beka edo laguntza eman zaion helburuetarako erabili ez duela ondorioztatuko da ondoko kasuren bat gertatzen bada:

a) Unibertsitatez kanpoko ikasketak:

1.-2012-2013 ikasturtea bukatu baino lehen, ikastetxean baja hartzea.

2.-Eskola ordu guztietatik ehuneko laurogeira edo gehiagora ez joatea, salbuetsita egon ezean.

3.-Ikastetxeak emandako zerbitzuak ez ordaintzea, beka zerbitzu horiek finantzatzeko eman bazen.

4.-Matrikulatuta dituzten kredituen %50 ez gainditzea, ez deialdi arruntean, ez berezian.

1., 2. eta 4. puntuetan azaldu diren kasuetan erortzen diren ikasleek bekaren kontzeptu guztietarako emandako dirua itzuli beharko dute. 3. puntuan adierazitakoa gertatuz gero, ordaindu gabe utzitako zerbitzuei dagokien zatia itzuli beharko dute bakarrik.

b) Unibertsitateko ikasketak:

1.-Matrikula baliogabetzea.

2.-Beka eman den ikasmailan matrikula egindako kredituetatik %50 gutxienez ez gainditzea. Ehuneko hori kalkulatzeko baliozkotutako, onartutako edo egokitutako kredituak kanpo utziko dira.

Lehenengo kasuan, emandako bekaren kontzeptu guztiei dagokien dirua itzuli beharko da.

Bigarren kasuan, emandako bekaren kontzeptu guztiei dagokien dirua itzuli beharko da, matrikulari dagokiona izan ezik.

Ikastetxeetako idazkaritzek 2013ko urria baino lehen jakinarazi beharko diote Hezkuntza Departamentuari zenbat ikasle dauden 16.3 atalean aipatutako egoeretako batean.

Ikaslea ikasturtean zehar hilen balitz, beka edo laguntza oso-osorik kobratzeko eskubidea izanen luke.

16.4. Espedienteak osatu ahala, ordainketak informatika bloke osoen bidez eginen dira.

2013ko ekaineko ordainketaren ondoren ebazteke dauden espediente osatugabeek bloke informatiko bakar bat osatuko dute. Gero, 2013ko irailean, emanen da haien gaineko ebazpena, batera. Espedienteren baten gainean geroago ebazten bada, 2013-2014 ikasturteko bekekin batera pagatuko da.

XVII.-Laguntzak bertan behera.

17. araua. Bekadunek edozein unetan galtzen ahal dute emandako laguntza, Administrazioaren egintza arrazoitu baten bitartez, bidezko instantzien aurreko ekintzak galarazi gabe, deialdi honetako arauek aipatzen dituzten inguruabarrak frogatzeko espedientea ireki ondoren. Espediente hori Hezkuntza Departamentuak ireki eta ebatziko du.

Espediente baten ondorioz laguntza ezeztatuz gero, jasotako dirua itzuli beharko da, eskatzaileak edota laguntza jaso duen ikasleak hartu ahal izan dituen erantzukizun administratibo, zibil eta penalak ezertan galarazi gabe.

XVIII.-Informazioa.

18. araua. Beketarako lehiaketa orokorraren emaitzak, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren argibide bulegoetan jarriko dira jendaurrean.

Berriro aipatu nahi da:

1.-Nafarroako Gobernuaren 2012-2013 beken deialdi honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari kasuan kasuko beka eskatzea, baldintzak betez gero.

2.-Nafarroako Gobernuari egindako beka eskabidea erabat osaturik aurkeztu behar da puntu guztietan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari beka eskatu ala ez.

Deialdi honetan adierazitakoa irakaskuntzarako beka eta laguntzen arloan eskumenak dituzten autonomia erkidegoetan egindako ikasketei aplikatuko zaie.

XIX.-Errekurtsoak.

19. araua. Deialdi honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: F1212021