172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOÑERRI

Usategiak enkantean, Azantzan

Goñerriko Udalak enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, Azantzan usoak ehizatzeko diren postuak 2012-2015 denboraldian errentan emateko. Hona hemen:

Lehenbiziko lotea: 1, 2 eta 3. usategiak; prezioa: 2000 euro (BEZa kanpo).

2. lotea: 4, 5 eta 6. usategiak; prezioa: 2000 euro (BEZa kanpo).

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren %5 utzi beharko dute aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa.

Lehen enkantea Goñerriko Udaletxean eginen da, 2012ko irailaren 17an, 19:00etan.

Esleipen hauek zuzentzen dituzten baldintzak Goñerriko Udalak onetsi zituen, 2012ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran; haien orria jendearen eskura dago, Goñerriko Udaletxeko Idazkaritzan.

Aizpunen (Goñerri), 2012ko abuztuaren 20an.-Alkate kontzejuburua, Gumersindo Indurain.

Iragarkiaren kodea: L1212274