172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2012ko uztailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mezkirizko UE-10 exekuzio unitateko aldaketa xehakatua, AN Gestión y Promoción de Viviendas, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lintzoainen, 2012ko abuztuaren 20an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1212078