172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, hots, abuztuaren 17tik irailaren 3ra, biak barne, haren ordezkoa behar da, eta horregatik Udalbatzako alkateorde Aner Galarza Barandiaranen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Bakaikun, 2012ko abuztuaren 16an.-Alkatea, Ion Tabar Cayuela.

Iragarkiaren kodea: L1212074