172. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri lurzatien salmenta Mutiloartea sektorean

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, onetsi zuen saltzea, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan, Mutiloartea sektoreko P36a, P36b, P36c, P36e, P36f lurzatiak eta P36g lurzatiaren %38,30eko indibiso bat.

Lurzatien hasierako prezioa, lote bakarrean, honako hau da:
787.564,00 euro.

Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, 4; Mutiloa), hogei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan eta azken egun balioduneko 13:00ak baino lehen.

Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, 4; Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Arangurenen, 2012ko abuztuaren 24an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1212112