167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

30/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Sustapeneko kontseilariak emana. Honen bidez indarrik gabe uzten da abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez hasitako jendaurreko aldiaren tramitea, behin-behinekoz onesten da "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera" izeneko trazadura proiektua, eta jendaurrean jartzen da ukitutako ondasun eta eskubideen eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera ematen du ezen, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zela "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera" izeneko proiektua, eta jendaurrean jarri zela. Foru agindu hori 2009ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 7an.

Jendaurreko aldian zenbait alegazio jaso ziren, gehienak ingurumen arlokoak.

Alegazioak aztertu eta kontuan harturik, aldatu egin da proiektua. Horren ondorioz, bidezkoa da jendaurreko aldiaren oraingo tramitea indarrik gabe uztea eta jendaurreko beste aldi bat irekitzea.

Hala, behin-behinekoz onets dadin aurkeztu da "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera" izeneko trazadura proiektua, LKS Ingeniería, S. Coop. enpresak prestatua, eta jendaurrean jartzen da, ukitutako ondasun eta eskubideen eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako

Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzaileak (2010-2018), Nafarroako Parlamentuko Herri Lanen Batzordearen 2010eko urriaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsiak, "Olloki-Ezkabako tunelen bikoizketa" jasotzen du, 199. jarduketa gisa.

Proiektuaren eremua Ezkabarteko, Uharteko eta Esteribarko udal mugapeetan dago.

Trazadura Arga ibaiaren gaineko zubian hasten da, Ollokiko gurutzagunean, eta Ezkabako tunelen iparraldeko irteerako zubian bukatzen, Ultzama ibaia Arreko biribilgunearen ondotik pasatuta. Jarduketak 2.600 metroko luzera du guztira, gutxi gorabehera.

Funtsean, hiru erreiko galtzadari lau errei eman nahi zaizkio, erdialdean erdibitzaile bat eginez, luzera osoan hesi zurruna duela; horretaz gainera, Arreko biribilgunearen ondoan Ultzama ibaiaren gainean dagoen zubiko taula zabaldu egin nahi da.

Hasierako tartean, errepidearen zabaltzea batez ere ezkerraldetik eginen da, plataforma alde horretatik zabaltzea errazagoa delako eta eskuinaldean ibilgailu motelendako errei bat dagoelako eta, beraz, horrek zabaltze lanerako zentzuzko aukerak mugatzen dituelako, malkartsua baita toki horretan dagoen lubeta.

0+240 K.P.aren parean, lotune bat eginen da bertan dagoen zerbitzu bideari sarbidea emateko, Ezkaba-Olloki norabidean. Zati batean bat egiten du Done Jakue Bidearekin.

0+400 K.P.tik 0+600 K.P.ra bitarte, bi aldeetan eginen da zabaltze lana, neurri mugatu batean (50 cm inguru), jada lau errei baitaude, izan ere ibilgailu motelendako bi aldeetako erreiek bat egiten dute lubaki eremuan.

0+600 K.P.tik aurrera, eskuinaldetik eginen da zabaltzea, Ultzama ibaiaren gaineko zubiraino, Arreko biribilgunearen ondoan. Zubi hori bi aldeetatik zabaltzeak, beraz, errepideko plataforma ere bi aldeetatik zabaltzea baldintzatzen du.

Arreko biribilgunean bertarako sarbideak aldatzen dira geometria berriari egokitzeko, zati nagusian lau errei eginez, baina planta orokorra funtsean aldatu gabe.

Arreko biribilgunetik hasita, gaur egungo Iruña-Behobia N-121-A errepidearen trazadurari jarraituz, Arreko saihesbidean barna, Ezkabako tunelen irteerako biribilgunearen aurreko zubiraino iristen gara. Tarte guztian, galtzada eskuinaldetik zabalduko da, zailagoa izanen bailitzateke ezkerraldetik egitea, Ezkaba mendiaren hegala baitago bertan.

Tarte guztian hiru gurutzagune agertzen dira, bata garrantzi eta trafiko handikoa, hau da, Arreko biribilgunea, zenbait sarbide dituena, eta bigarren mailako bi gurutzagune, Mankomunitateak Burringo eta Uharteko eremuetan dituen ur-biltegiei eta azken ur-biltegi horren ondoan dagoen azpiestazio elektrikoari sarbidea emateko.

Zati nagusiko eredu-sekzioa bi galtzadaz osatuta dago, bakoitzak 3,50 m-ko bi errei dituela, 2,50 m-ko bazterbideak kanpoaldean, 0,50 m-koak barnealdean, eta 1,00 m-ko erdibitzailea hesi zurrunarekin. Arren Ultzama ibaiaren gainean dagoen zubian, kanpoaldeko bazterbideak 1,00 m-tara murrizten dira eta 1,50 m-ko espaloiak ditu.

Arren Ultzama ibaiaren gaineko zubiaren taula zabaltzeari dagokionez, zubiaren pilareak eta horma-bularrak jada prest daude zabaltze horri eusteko, zubiak jada prest dauden horma-bularrak eta zubiburuak baititu, horretarako kalkulatuak. Hori hala, alboko bi habe jarriko dira eta horien gainean taula, aurreko taularekin lotuta.

Ekialdeko ingurabideko tarte bikoiztu horretarako kalkulatu eta diseinatu diren bide-zoruaren sekzioak, aplikazio eremuen arabera, honako hauek dira:

Zati nagusian, errodadura drainatzaileko geruza, PA 16 surf BM-3a ofita motakoa, 4 cm-koa; tarteko geruza, AC 22 bin 60/70 S kareharri motakoa, 6 cm-koa; oinarriko bi geruza, oinarriko AC 32 60/70 G kareharri motakoak, 10+10 cm-koak. Eta 25 cm-ko oinarria, zagor artifizialekoa, E-2 zabalgunean.

Arren Ultzama ibaiaren gainean dagoen zubian, galtzadan, 4 cm-ko errodadura geruza, M.B.C. drainatzailekoa, PA 16 surf BM-3a ofita motako agregakin ofitikoarekin, zubiko bereko konpresio lauzaren gainean; alboko espaloietan, 15 cm-ko geruza, hormigoiz, morteroz eta baldosa hidraulikoz osatua.

Aurreikusi da tarte horretan dauden oinezkoendako azpiko bi pasabideak luzatzea; lehena Done Jakue Biderako erabiltzen da 0+220 K.P.an, eta bigarrena Arreko biribilgunerako sarbidearen azpian dago.

Galtzadako eta bazterbideetako ikuspena hobetzeko, batez ere gauez, Iruñeko ingurabidean eraiki diren azken tarteetan erabilitako irizpide berari jarraikiz, argiztatu eginen da proiektuko tarte guztia.

Hotsari buruzko azterlana egin da, eta horren helburua da bide bikoizketak ekarriko duen hotsaren eragina ebaluatzea. Arreko etxebizitzak hotsetik babestuko direla bermatzeko, lur-kabailoi bat eginen da, 2,00 m-ko garaierakoa, errepideko sestraren kotaren gainetik. Arreko biribilgunetik hurbilen dagoen eremuan, bertako urbanizazioa hurbil baitago, ezin da lur-kabailoia egin, ez baitago leku erabilgarririk plantan; horregatik, hotsaren aurkako pantailak jarriko dira, 2,00 m-ko garaierakoak, errepideko sestraren gainetik.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da trazadura proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Indarrik gabe uztea "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera" izeneko proiektuaren jendaurreko aldiaren tramitea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez hasia.

2. Behin-behinekoz onestea "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera" izeneko trazadura proiektua.

3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

4. Proiektua jendaurrean jartzea, hilabetez, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso dira. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Ezkabarteko, Uharteko eta Esteribarko udaletxeetan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratu eta gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

6. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Ezkabarteko, Uharteko eta Esteribarko udalei.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 8an.-Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

"Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera" izeneko trazadura proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua:

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

DESJ. m2

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-1

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 - Iruña

28.260

1

285

Elkorra

ES-2

Paternain Roldán, María Agustina

Marcelo Celayeta etorbidea, 26, 3.a A - Iruña

Paternain Roldán, María Isabel Petra

San Adrian kalea, 7 - Olloki

1.141

1

74

Larreak

ES-3

Nafarroako Foru Komunitatea (Done Jakue Bidea)

González Tablas kalea, 7 B, 4.a - Iruña

218

1

298

Done Jakue Bidea

ES-4

Nafarroako Foru Komunitatea (Done Jakue Bidea)

González Tablas kalea, 7 B, 4.a - Iruña

286

1

72

Done Jakue Bidea

UHARTEKO UDAL MUGAPEA

HU-1

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 - Iruña

8.076

2

862

Elkorra

EZKABARTEKO UDAL MUGAPEA

EZ-1

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 - Iruña

80.152

15

758

Elkorra

EZ-2

Arrosarioko Kofradia

Arre

616

15

602

Larreak

EZ-3

Huarte Echarte, Petra

Erromesaren Zubia kalea, zk.g., 1.a - Ezkabarte

241

15

603

Larreak

EZ-4

Arrosarioko Kofradia

Arre

103

15

604

Larreak

EZ-5

Errea Viscarret, José María

Uxueko Andre Maria kalea, 5, 5.a D - Iruña

Errea Viscarret, Carmen

Mutilnova pasealekua, 65 - Mutiloa

Errea Viscarret, Felisa

Astobizkar Mendiaren kalea 7, 1.a I - Iruña

Errea Viscarret, Inocencia

Larrainak kalea 5, 1.a - Atarrabia

Errea Viscarret, Martín José

Zaldoko kalea, 51 - Gorraitz (Eguesibar)

Errea Viscarret, Jesús

Miravalles kalea 2, behea - Arre

Errea Viscarret, María Nieves

Urrobi Errekaren kalea, 8, 1.a D - Iruña

Errea Viscarret, Natividad

Fuerzas Armadas, 8 bis-Algeciras (Cádiz)

52

15

739

Larreak

EZ-6

Errea Viscarret, José María

Uxueko Andre Maria kalea, 5, 5.a D - Iruña

Errea Viscarret, Carmen

Mutilnova pasealekua, 65 - Mutiloa

Errea Viscarret, Felisa

Astobizkar Mendiaren kalea, 7, 1.a I - Iruña

Errea Viscarret, Inocencia

Larrainak kalea 5, 1.a - Atarrabia

Errea Viscarret, Martín José

Zaldoko kalea, 51 - Gorraitz (Eguesibar)

Errea Viscarret, Jesús

Miravalles kalea 2, behea - Arre

Errea Viscarret, María Nieves

Urrobi Errekaren kalea 8, 1.a D - Iruña

Errea Viscarret, Natividad

Fuerzas Armadas, 8 bis-Algeciras (Cádiz)

13

15

607

Lehorreko alorra

EZ-7

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama plaza, 8 - Arrea

543

15

608

Lehorreko alorra

EZ-8

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama plaza, 8 - Arre

364

15

610

Lehorreko alorra

EZ-9

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama plaza, 8 - Arre

344

15

740

Lehorreko alorra

EZ-10

Urriza Larrea, Gerardo

San Andres kalea, 21, behea - Sorauren

113

15

741

Lehorreko alorra

EZ-11

Aguinaga Azcarate, Gregorio

Igeldea kalea, 1 - Arre

158

15

742

Lehorreko alorra

EZ-12

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama plaza, 8 - Arre

114

15

614

Lehorreko alorra

EZ-13

Errea Viscarret, José María

Uxueko Andre Maria kalea 5, 5.a D - Iruña

Errea Viscarret, Carmen

Mutilnova pasealekua, 65 - Mutiloa

Errea Viscarret, Felisa

Astobizkar Mendiaren kalea 7, 1.a I - Iruña

Errea Viscarret, Inocencia

Larrainak kalea 5, 1.a - Atarrabia

Errea Viscarret, Martín José

Zaldoko kalea, 51 - Gorraitz (Eguesibar)

Errea Viscarret, Jesús

Miravalles kalea 2, behea - Arre

Errea Viscarret, María Nieves

Urrobi Errekaren kalea 8, 1.a D - Iruña

Errea Viscarret, Natividad

Fuerzas Armadas, 8 bis-Algeciras (Cádiz)

73

15

616

Lehorreko alorra

EZ-14

Ilarraz Urtasun, José Javier

Antso Jakitunaren hiribidea, 24, 8.a esk. - Donostia (Gipuzkoa)

Ilarraz Urtasun, Jesús María

Boulevard zumardia, 25, 5.a ezk. - Donostia (Gipuzkoa)

Ilarraz Urtasun Miguel Francisco

Orreaga etorbidea, 4 - Uharte

109

15

743

Lurzorua

EZ-15

Urbaneit 21 S.L.

Paret Pintorearen plaza, 5, 10.a - Iruña

10

15

620

Lurzorua

EZ-16

Construcciones Lusarreta S.A.

Olaz-Chipi kalea, C12 - Uharte

79

15

621

Lurzorua

EZ-17

Construcciones Arregui S.A.

San Juan kalea, 52 - Altsasu

163

15

623-B

Lehorreko alorra

EZ-18

Kosmopolis Residencial Villaverde S.L.

Paret Pintorearen plaza, 5, solairuartea - Iruña

82

15

624

Larreak

EZ-19

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

San Roman plaza, 4 - Arre/Ezkabarte

89

15

505-B

Ibarbasoa

EZ-20

Aguinaga Azcarate, Gregorio

Igeldea, 1 - Arre

159

15

628

Larreak

EZ-21

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

San Roman plaza, 4 - Ezkabarte

69

15

749

Larreak

EZ-22

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

San Roman plaza, 4 - Ezkabarte

20

15

751-B

Ibarbasoa

EZ-23

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

San Roman plaza, 4 - Ezkabarte

493

15

634-A

Larreak

EZ-24

Mundo Mueble, S.A.

Irungo errepidea, 1 - Arre

32

15

1-B

Elkorra

EZ-25

Inmobiliaria Casfondariz S.A.

PG: Ezkabarte Cl l, 2 - Arre

26

15

1-A

Zoladura

EZ-26

Ezkabarteko Udala

Irungo etorbidea, 13, behea - Orikain

322

15

639

Lurzorua

EZ-27

Ezkabarteko Udala

Irungo etorbidea, 13, behea - Orikain

778

15

641

Lurzorua

EZ-28

Ezkabarteko Udala

Irungo etorbidea, 13, behea - Orikain

198

15

642

Lurzorua

EZ-29

Ezkabarteko Udala

Irungo errepidea, zk.g. - Ezkabarte

4.189

15

845

Lurzorua

EZ-30

Arreko Kontzejua

San Román plaza, 4 - Ezkabarte

40

15

668

Hilerria

EZ-31

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama plaza, 8 - Arre

955

15

755

Larreak

EZ-32

Arreko Kontzejuaren herrilurrak

San Roman plaza, 4 - Ezkabarte

1.500

15

713-A

Ibarbasoa

Zortasuna, ukitutako zerbitzuengatik

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua:

FINKA

ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUNA

EZARTZEA

EUSKARRIEN

OKUPAZIOA

m2

LINEA

MOTA

KATASTROA

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ml

m2

EZKABARTEKO UDAL MUGAPEA

EZ-7

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama plaza, 8 - Arre

49

148

Telef.

15

608

Lehorreko alorra

EZ-9

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama plaza, 8 - Arre

5

26

Telef.

15

740

Lehorreko alorra

EZ-9.1

Larrea Viscarret, Elisa

Trinitate kalea, 18, behea - Arre

68

205

Telef.

15

612

Lehorreko alorra

EZ-10

Urriza Larrea, Gerardo

San Andres kalea, 21, behea, Sorauren

28

73

Telef.

15

741

Lehorreko alorra

EZ-11

Aguinaga Azcarate, Gregorio

Igeldea kalea, 1 - Arre

21

62

Telef.

15

742

Lehorreko alorra

EZ-12

Algoi Inversiones Navarras S.L.

Ultzama plaza, 8 - Arre

67

202

Telef.

15

614

Lehorreko alorra

EZ-14

Ilarraz Urtasun, José Javier

Antso Jakitunaren hiribidea, 24, 8.a esk. - Donostia (Gipuzkoa)

Ilarraz Urtasun, Jesús María

Boulevard zumardia, 25, 5.a ezk. - Donostia (Gipuzkoa)

Ilarraz Urtasun Miguel Francisco

Orreaga etorbidea, 4 - Uharte

73

219

Telef.

15

743

Lurzorua

EZ-15

Urbaneit 21 S.L.

Paret Pintorearen plaza, 5, 10.a - Iruña

25

74

Telef.

15

620

Lurzorua

EZ-16

Goicoechea Ganuza, Jesús

Ultzama plaza, 8 - Ezkabarte

48

144

Telef.

15

621

Lurzorua

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-5

Inversiones Urcay, S.A.

Kale Nagusia, 31 - Atarrabia

56

168

Elektrikoa

1

53

Larreak

F1211666

Iragarkiaren kodea: F1211666