167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

448/2012 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, apirilaren 2ko 212/2012 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez 2012-13 ikasturterako atzerriko hizkuntzen mintzapraktikako laguntzaile izateko deialdia egin zen, gehienez ere 60 bekatarako, eta dagokion gastua onetsi zen.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emandako apirilaren 2ko 212/2012 Ebazpenaren bidez, 2012-13 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzen mintzapraktikako laguntzaile izateko deialdia egin zen, gehienez ere 60 bekatarako, eta dagokion gastua onetsi zen.

2012ko aurrekontuko gastua murrizteko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, proposatuz aipatutako ebazpena alda dadila, eta gehienez ere mintzapraktikako laguntzaile izateko 30 bekatarako deialdia egin dadila, dagokion gastuarekin.

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aritzeko laguntzaileen bekei dagokienez, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatua da deialdia, Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasan.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzen mintzapraktikako laguntzaile izateko deialdia egiten duen apirilaren 2ko 212/2012 Ebazpena aldatzea, eta gehienez ere 30eko beka kopurua ezartzea.

2. Programa honetarako gehieneko gastua aldatzea. Gehienez ere 169.000 eurokoa izanen da. Programa honi egotz dakiokeen zenbatekoa 2012ko eta 2013ko ekitaldien artean banatuko da, (abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legearen 29.5 artikulua, 160. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa).

Honela egotziko da 2012ko ekitaldiari dagokion zatia: 43.000 euro Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Eragileko "Hizkuntzak irakasteko bekak atzerritarrentzat" izeneko 42420 421002 4809 322900 kontu-sailaren kargura; eta 21.000 euro (Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aritzeko bekei dagokiena), Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Eragileko "Atzerritarrentzako bekak hizkuntzak irakasteko" izeneko 42420 421002 4809 322900 kontu-sailaren kargura (PEP: E-09/000024-05). Gainera, barnean hartzen da istripu-aseguru baten kontratazioa laguntzaileentzat.

Honela egotziko da 2013ko ekitaldiari dagokion zatia, 105.000 eurokoa: 70.000 euro Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Eragileko "Hizkuntzak irakasteko bekak atzerritarrentzat" izeneko 42420 421002 4809 322900 kontu-sailaren kargura; eta 35.000 euro (Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aritzeko bekei dagokiena), Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Eragileko "Atzerritarrentzako bekak hizkuntzak irakasteko" izeneko 42420 421002 4809 322900 kontu-sailaren kargura (PEP: E-09/000024-05).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko uztailaren 19an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1211329