167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/1592/2012 Agindua, uztailaren 6koa, azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren, maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren eta uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren bidez deitutako hautapen prozesuak gainditu zituzten izangaiak Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario izendatzen dituena

Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24. artikuluan (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren 6.7 oinarrian (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren 7.7 oinarrian (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren 7.7 oinarrian (irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoari jarraikiz, Justizia Ministerioak eta lanpostuak deitu dituzten autonomia erkidegoek ezarritako destinoko zentroak, institutuak edo unitate edo zentroko arduradunak ikastaroko notak igorri ondoren, puntuazioa gehitu zaie ikastaroa egin eta gainditu duten izangaiei, hain zuzen ere Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema orokor librearen bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituzten izangaiak praktiketako funtzionario izendatu zituen 2012ko ekainaren 18ko Aginduaren lehen, bigarren eta hirugarren puntuetan aipatzen direnei. Hautaproba horiek azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren bidez (irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) deitu ziren.

Honakoetan aurreikusitakoarekin bat: abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatutako Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan; 19/2003 Lege Organikoak sortutako kidego eta eskaletan Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak sartzeko prozedura arautzen duen martxoaren 18ko JUS/1263/2004 Aginduan; Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak sartu, lanpostuak bete eta lanbide igoera arautzen dituen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 27. artikuluan (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren 6.7 oinarrian (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren 7.7 oinarrian (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren 7.7 oinarrian (irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Ministerio honek ebatzi du:

Lehenbizikoa.-Agindu honen I. eranskinean ageri direnak Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario izendatzea, hautapen prozesuko guztientzako fasean eta nahitaezkoan lortutako puntuazioen arabera ordenaturik, ondotik zehazten den hurrenkeran:

1. Ana M.ª Rodríguez López, 27310743 NAN zenbakia duena, azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaz (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) deitutako hautapen probak, Andaluziako eremuan, gainditu zituen izangaia, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 24. artikuluaren arabera hautapen ikastaroa egiteko atzerapena eman eta gero, hura egin eta gainditu baitu.

2. Maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren bidez (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) deitutako hautapen probak gainditu zituzten izangaiak, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24. artikuluari jarraikiz (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hautapen ikastaro hori egiteko gerorapena jaso zutenak, eta Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema orokor librearen bidez sartzeko hautapen probak gainditu zituzten izangaiak praktiketako funtzionario izendatu zituen 2012ko ekainaren 18ko Aginduaren 2. puntuan ageri diren izangaiak, ikastaroa egin eta gainditu dutenak.

3. Uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren bidez (irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) deitutako hautapen probak gainditu zituzten izangaiak, lurralde eremuen eta puntuazio hurrenkeraren arabera ordenaturik ageri direnak apirilaren 24ko JUS/943/2012 Aginduaren II. eranskinean (maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Ekainaren 14ko JUS/ 1350/2012 Aginduak (ekainaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) zuzendu zuen agindu hori, ukoa dela eta.

Bigarrena.-II. eranskinean ageri diren izangaiak Valentziako Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuetako azpieskalafoietan sartzea onestea, bertan adierazita hautapen prozesuko guztientzako eta nahitaezko faseetan lortutako puntuazioak, bai eta autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialaren probetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibil edo bereziari buruzkoan lortutakoak ere.

Hirugarrena.-Ondoko zerrendan ageri diren oposiziogileak ez dira izendatuko, uko egin diotelako:

NANa

IZEN-DEITURAK

EREMUA

SARRERA

76970277 H

Ferreño Suarez, Cesar Marcelino

Andaluzia

D

48616369 G

Lopez Martinez, Ruben

Nafarroa

L

Laugarrena.-Javier Ortega Martinez, 71268136 Z NAN zenbakia duena, Penintsulako gainerako Erkidegoen eta Balear Uharteen eremukoa, ez da izendatuko, ez delako aurkeztu hautapen ikastaroa egitera. Azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren bidez (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) deitutako hautapen probak gainditu zituen, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamenduan, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoan (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), haren 24.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, praktiketako funtzionarioaren izendapena jaso zuen 2012ko ekainaren 18an.

Bosgarrena.-Francisca Bautista Andrés, 5918341 G NAN zenbakia duena. Laguntza Judizialeko Kidegoan, sistema librearen bidez Madrileko eremuan sartzeko JUS/1653/2010 Aginduaren bidez deitutako hautapen prozesua gainditu, eta otsailaren 1eko JUS/178/2011 Aginduaren bidez (otsailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) argitara eman zen izangaien behin betiko zerrendan ageri zen, bai eta zerrenda hura aldatu zuen martxoaren 2ko JUS/516/2012 Aginduaren I. eranskinean ere (martxoaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), baina ez du hautapen ikastaroa egiterik izan. Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak sartu, lanpostuak bete eta lanbide igoera arautzen dituen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24.6 artikuluan xedatutakoarekin bat (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), izangai hori praktiketako funtzionario izendatuko da mota bereko hurrengo ikastaroan, eta hautapen prozesuan lortutako puntuazioa gordeko du.

Seigarrena.-Agindu honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da ministerio honetan, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Entzutegi Nazionalean, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, aipatutako epea agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen.

Madrilen, 2012ko uztailaren 6an. Justizia ministroa, eskuordeturik (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioaren idazkari nagusia, Joaquín Silguero Estagnan.

I. ERANSKINA

Laguntza Judiziala. 2011ko deialdian gainditu dutenak

ORDENA

zk.a

NANa

IZEN-DEITURAK

EREMUA

SARRERA

NOTA

OPOSIZIOAN

HAUTAPEN

IKASTAROA

GUZTIRA

OROKORRA

87

75724661

Mollinedo Vidal, Carlos

Nafarroa

167,50

25,00

192,50

91

48448985

Martinez Espinosa, Juan Ramon

Nafarroa

167,50

25,00

192,50

224

36115483

Orge Troncoso, Raquel

Nafarroa

161,25

25,00

186,25

294

35321436

Estevez Castro, Valentin

Nafarroa

158,75

25,00

183,75

362

50108707

Moyano Perez, Alvaro

Nafarroa

153,00

25,00

178,00

365

51657953

Graña Iñigo, Constanza

Nafarroa

152,75

25,00

177,75

370

26976187

Madrid Cano, Silvia

Nafarroa

151,75

25,00

176,75

375

16810297

Andres Gomez, Miguel Jesus

Nafarroa

150,75

25,00

175,75

Iragarkiaren kodea: E1211561