167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Irizpide orokorrak, Tafallako Udalean 2012tik 2013ra bitarteko ekitaldietan tributuak kontrolatu eta ikuskatzeko planerako

Tafallako Udaleko alkateak 2012ko abuztuaren 2an erabaki zuen 2012-2013 urteetarako zerga ikuskapenaren plana onestea. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira plan hori gorpuzten duten irizpide orokorrak:

Irizpide orokorrak:

1. Tributuen gaineko betebeharrak konplitzen direla kontrolatzea eta baloreak egiaztatzea, iruzur fiskala atzemateko eta eraginkortasunez erregularizatzeko.

2. Udal zerga guztietan iruzurrak atzematea. Salbuespena jarduera ekonomikoen zerga izanen da, bere ikuskapenaren plana baitauka. Arreta eta ardura bereziz zainduko dira hirilurren balio igoeraren gaineko zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eta jabari publikoaren erabilera pribatiboaren tasa.

3. Tributudunek tokiko ogasun publikoarekin dituzten betebeharrak eta eginbeharrak zuzen konplitzen direla aztertu eta egiaztatzea.

4. Tributudunaren tributu egoera osoa egiaztatzea, tokiko ogasunaren edozein baliabideri dagokionez, edo bestela tributu bat edo batzuei dagokienez.

5. Kudeaketa arloan, tributu kudeaketaren arloan honelako lanak egitea: egiaztapen eta ikerketa arlokoak; egiaztapen mugatuko prozedurak edo balioak peritu-tasazio kontraesanezkoko prozesuen bidez egiaztatzeko prozedurak, hori egitea bidezko bada.

6. Tributudunek zerga bakoitzerako eskatzen diren aitorpenetan nahiz jakinarazpenetan adierazitako egitateak eta inguruabarrak zehatzak eta egiazkoak diren aztertzea.

7. Aztertzea ba ote den egitatezko elementuren bat edota zerga arloan garrantzitsua izan daitekeen beste aurrekariren bat, Administrazioak osoki edo hein batean ezagutzen ez duena.

8. Tributudunek tributuen likidaziorako egindako eragiketak zehatzak diren aztertzea eta, era berean, haien tributu egoeran erregularizazioa ezartzea.

9. Informazioa eskuratzea pertsonek edo entitateek dauzkaten edozein motatako datu edo aurrekariak ezagutzeko, tributuen aldetik garrantzizkoak badira.

10. Egiaztapen eta ikerketa jarduera sustatu eta areagotzea, tributua orokortze aldera, eta, horrenbertzez, zergen kudeaketa eraginkorrago bihurtzea. Horrela herritarrek zerga kontuetan beren arteko justizia eta berdintasuna bermatuak izanen dituzte, eta likidatu eta biltzen diren eskubideak ahal den neurrian gehituko dira.

Tafallan, 2012ko abuztuaren 2an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1211369