167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2010/2012 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, uztailaren 26ko 1932/2012 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Horren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu ziren, fisioterapeuta lanean aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak 2012ko uztailaren 20an igorritako txostena aintzat hartuta, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1932/2012 Ebazpenaren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, fisioterapeuta lanean aritzeko, eta lanpostuak esleitu zitzaizkien.

Ebazpen horretan akats bat atzeman denez, lanpostuetako bat oker jaso baita, bidezko da zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1932/2012 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren fisioterapeuta lanean aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien. Honela dioen tokian: "Marta Machain Martiarena andreari, 7231 lanpostu hutsa, El Vergel zahar etxean, Gizarte Politiketako Departamentuko Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari atxikirik.", honela esan behar du: "Marta Machain Martiarena andreari, 7231 lanpostu hutsa, Santo Domingo zahar etxean, Gizarte Politiketako Departamentuko Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari atxikirik."

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusietara, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzara, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 6an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1211678