167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrilurretako larreen aprobetxamendua, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez

Azkoiengo Udalak, herrilarreak arautzen dituen ordenantza 2012ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 5ean, argitaratu ondoren, Cascajo, Vallacuera, Caluengo eta Sierra bazkalekuak herritarrendako esleipen zuzeneko prozeduraren bidez esleituko ditu.

Esleipena jasotzeko beren burua eskubideduntzat duten interesdunek esleipena eskatzen ahalko dute, baldin eta aipatutako ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

Eskaera aurkezteko epea hamar egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2012ko abuztuaren 7an.-Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1211594