167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Herrilarreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan eta Miranda Argako Udalaren herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 4. artikuluan aurreikusiari jarraikiz, Miranda Argako Udalak, 2012ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, onetsi zuen hamabost egun balioduneko epea jartzea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratu eta biharamunetik hasita herritarren arteko zuzeneko esleipena jasotzeko beren burua eskubideduntzat duten interesdunek 2013-2022 aldirako herrilarreen esleipena eska dezaten, baldin eta aipatutako ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Miranda Argan, 2012ko abuztuaren 1ean.-Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1211633