167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2011tik 2012ra luzatutako aurrekontuko 17. aldaketa.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2012ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuak:

a) Kreditu bereziak:

6. kapitulua: 191.100 euro

Aldaketa, guztira: 191.100 euro.

Finantzabideak:

a) Diruzaintzako gerakina, gastu orokorretarako:

191.100 euro

Aldaketa, guztira: 191.100 euro.

Eguesen, 2012ko abuztuaren 7an.-Alkatea, Jose Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1211615