167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko
tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2012ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Hura 2012ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cadreitan, 2012ko uztailaren 23an.-Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Kopurua: 8

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean.

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekua eta gainerako kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsonak.

3. artikulua. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

4. artikulua. Pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako plazak izanen dira ordainarazpen hau biltzeko oinarria.

5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:

Tarifak

-Senar-emazteen abonamendua: 95,00 euro.

-14 urtetik gorakoendako abonamendua: 65,00 euro.

-5etik 13 urte bitartekoendako (biak barne) abonamendua: 35,00 euro.

-Erretiratuendako eta urritu fisikoendako abonamendua: 15,00 euro.

-Familia ugariaren abonamendua: 205,00 euro.

-Asteko abonamenduak: 20,00 euro.

-Sarrerak, 14 urtetik beherakoak: 5,00 euro.

-Sarrerak, 14 urtetik gorakoak: 5,00 euro.

6. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan sartzeko txartela edo baimena eskuratzen den unean sortzen da ordenantza honek araututako tasa ordaintzeko betebeharra.

7. artikulua. Galera, ebasketa edo narriadura dela-eta txartel berria egin behar bada, 3 euro ordaindu beharko dira, txartelaren merkatuko balioa.

8. artikulua. Baimena ebatsi edo galduz gero, horren berri eman beharko zaio segidan arduradunari, jakin dezan.

9. artikulua. Baimena norberarena da eta ezin dakioke beste inori eman. Txartela beste inori uzteak Udalaren kirol instalazioetako abonatuaren baja ekarriko du berehalakoan.

10. artikulua. Abonatuek sarbide librea izanen dute, kirol esparruan sartu ahal izateko baimen-txartela aurkeztuz, betiere hori irekita dagoen ordutegi eta egunetan.

11. artikulua. Irekitzeko ordutegia:

-Eskola aldian:

-Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00 arte.

-Larunbat eta jai bezperetan, 10:00etatik 21:00 arte.

-Igandeetan, 10:00etatik 19:00etara.

-Udan: 11:00etatik 21:00etara.

12. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioak erabiltzekoak, Udalaren kiroldegian ikusgai jarriko baitira.

13. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek txartela eskatu eta inork aurkezteari uko eginez gero, udal kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatuko da.

14. artikulua. Udalaren kiroldegian sarrera-txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat joko da.

15. artikulua. Eskolako kirola eskola garaian doakoa izanen da 6 eta 14 urte bitarteko umeendako, arratsaldeko 17:00ak arte.

16. artikulua. Zehapenak gertakariaren larritasuna eta berrerorketak kontuan hartuz jarriko dira, eta abonatu izateari utzi beharra ere ekar dezakete ondorioz. Baldin eta zehatutako gertakariak galera ekonomikoa eragiten badu, instalazioko zerbitzuren bat hondatzeagatik, egileak, zehapenaz gain, eragindako gastua ordaindu beharko du.

Azken xedapen bakarra

Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.

Iragarkiaren kodea: L1211495