167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1932/2012 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu, fisioterapeuta lanean aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 16an emandako 15/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuta izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2011ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 19ko 19/2011 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2011ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an.

Eta uztailaren 5eko 23/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 15ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen Lorea Sanz Lasaga, Arantxa Gorriti Razkin, Ana María Yábar Labat, Marta Machain Martiarena, Josune Garaikoetxea Aranburu eta Sara Velasco Garnica andreen alde, txanda irekikoak denak, probak gainditu eta puntuazio handiena atera izanik, bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen direlako.

Proposamen hori 2012ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkeztuta eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela ikusita, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lorea Sanz Lasaga, Arantxa Gorriti Razkin, Ana María Yábar Labat, Marta Machain Martiarena, Josune Garaikoetxea Aranburu eta Sara Velasco Garnica andreak, txanda irekiko izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Lorea Sanz Lasaga andreari, 6562 lanpostu hutsa, El Vergel zahar etxean, Gizarte Politiketako Departamentuko Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari atxikirik.

Arantxa Gorriti Razkin andreari, 36119 lanpostu hutsa, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroan, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Lanpostuak euskararen 1. jakite maila eskatzen du.

Ana María Yábar Labat andreari, 36120 lanpostu hutsa, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroan, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Lanpostuak euskararen 1. jakite maila eskatzen du.

Marta Machain Martiarena andreari, 7231 lanpostu hutsa, El Vergel zahar etxean, Gizarte Politiketako Departamentuko Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari atxikirik.

Josune Garaikoetxea Aranburu andreari, 37437 lanpostu hutsa, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroan, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Lanpostuak euskararen 1. jakite maila eskatzen du.

Sara Velasco Garnica andreari, 36122 lanpostua, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroan, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikirik.

Izendatutako izangaiek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuan hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Departamentu horri atxikitakoen kasuan, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña) gainerako kasuetan, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusietara, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzara, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justiziza eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko uztailaren 26an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1211677