167. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Alkatetzaren eskumenak alkateordearen esku uztea

Elena Calvo Petrochek, Burgiko Udaleko alkate udalburuak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41. artikuluak ematen dioten eskumenaren indarrez.

Alkatea, arrazoi pertsonalak direla-eta, herritik kanpo egonen denez abuztuaren 3tik 10era arte, biak barne, eta hil horren 14tik 21era arte. Eta beraz, beharrezkoa denez neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezteko,

EBATZI DUT:

1. Alkatea udalerritik kanpo egonen da abuztuaren 3tik 10era arte, biak barne, eta hil horren 14tik 21era arte; horiek horrela, beharrezkoa da haren ordezkoa izendatzea eta, hortaz, egun horietan, Iosu Ezquer San Martín udalbatzako alkateordearen esku egonen dira haren eginkizunak, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta honen berri ematea Burgiko Udalari egiten duen lehendabiziko osoko bilkuran.

Burgin, 2012ko uztailaren 31n.-Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1211349